Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO INDUSTRIALA

Basquetour-ek Euskadiko turismo industrialaren ekintza nagusiak azaltzen ditu

" Vitoria-Gasteizeko Kongresu Jauregiak hartuko du gaur udalak turismo-sektoreari zuzendutako formazio-jardunaldi bat

Euskadiko turismo industrialaren Planak irekiko du gaur Vitoria-Gasteizko Ekonomia Sustapenerako sailak Europa Kongresu Jauregian antolatutako formazio-jardunaldia.

Basquetour-eko teknikari Iker Urcelay-ren hitzaldiaren ardats nagusiak bi izango dira. Lehenengoa, Euskadiko turismo industrialaren produktuaren eskaintza hobetzea eta garatzea eta bigarrena, eskaintzaren sustapena eta merkaturatzea.

Oraintsu izandako Euskadiren sarrera Europako ERIH Sarean, Europan Turismo industrialeko Ibilbide erregionala gisa; kanpoko profesionalek honak egingo dituzten bisitak eta sektoreko euskal eragileekin izango dituzten harreman komertzialak bultzatzeko laguntzak edota Bartzelonako B industria-azokan turismo-produktu hau sustatzeko elementuak, gaurko jardunaldian azpimarratuko diren Eusko Jaurlaritzaren jarduketa batzuk.

Basquetour-ekin batera, mahai-inguru batekin eguerdian bukatuko den jardunaldian AKTIBA-Euskadiko Turismo Aktiboko enpresen elkarteak , Arabako Mendi Federazioak kirol-federazioak eta turismoaren arteko bateratasunei buruz hitzegiteko; ATRAE- Turismo Agentzia Hartzaileen elkarteak: Logroñoko Laurel herrialdeko irudiaren aldaketa eta bultzada ekonomikoa azalduko duen ostalarien Elkarteak; eta Arabako Museoen Sareak parte hartuko dute.

 

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31