• LANKIDETZA PUBLIKO-PRIBATUA
Basquetour-ek ezagutzera eman dizkio Nekatur-i bere lan-arlo nagusiak
" Lankidetza publiko-pribatua eta Turismoaren Euskal Sarea, estatistika-ikerlanak eta datu-bilketa, Euskadiko turismo-produktuak eta turismo-lehiakortasuneko erramintak izan dira jardunaldiaren gai protagonistak
Eusko Jaurlaritzaren Turismo saileko Turismoaren Euskal Agentziak gaur Donostian, bere lan-arlo nagusiak aurkeztu dizkie Nekatur-eko enpresa bazkideei.
Jardunaldia antolatzeko helburua landa-turismoko elkarteak ezagut ditzala, gaur egun, Basquetour-ek garatzen dituen arlo eta gaiak eta, aldi berean, honek landa-turismoak eskatu ahal dizkion beharrei buruzko informazioa izatea, erakunde bien arteko lankidetza estuagoa ezarriz.
Topaketan 45 enpresak parte hartu dute eta Agentziako ordezkariek euren lan-ardatzak azaldu dituzte besteak beste datu-bilketa eta “Ibiltur” bezalako estatistika-ikerlanen elaborazioa; garatzen, sustatzen eta merkaturatzen dituen turismo produkturik garrantzitsuenak euskal turismoarentzako interesgarriak diren merkatuetan, eta Euskadiko turismo-enpresen eta helmugen lehiakortasuna hobetzeko martxan jarritako erramintak, hain zuzen ere.
Honez gain, lan-arlo berri bat eman da ezagutzera, “Lankidetza publiko-pribatua eta Turismoaren Euskal Sarea” deitutakoa, bere abiaratzea 2017-2010 Plan Estrategikoan eta Euskal Turismoaren 2030 Estrategian bildutako Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren lehentasun estrategikoen barruan dagoena.
Arlo berri honen helburu nagusia balio-kate turistikoaren arlo guztietan lankidetza mekanismoak ezartzea da Euskadin turismoaren garapenean sartuta dauden eragile guztiak elkartuz.