Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   DTI

Basquetour-ek Helmuga Turistiko Adimendunaren metodologia ezarriko duten bost helmuga berriak bildu

Aiaraldea, Urola Erdia, Urola Garaia, Gorbeialdea Araba eta Gorbeialdea Bizkaia dira DTI metodologia ezarriko dutenak, epe luzera modu jasangarrian hazteko helburuarekin.

Bizkaiko Gorbeialdea, Gipuzkoako Urola Erdia eta Urola Garaia eta Arabako Aiaraldea eta Arabako Lautada dira Euskadiko bost helmuga turistiko berriak, eta udazken honetan hasi dute DTI metodologiaren ezarpena.

Banakako bileren ostean, gaur, urriaren 30ean, Basquetour-eko berrikuntza taldeak, Daniel Solana zuzendariaren gidaritzapean, lehen bilera bateratua egin du, helmuga horietako kudeatzaileekin, metodologia aitzindari honekin lan-esparru homogeneoa eta helburu komunak ezartzeko.

Sistema honek lan-prozesuetan teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea du helburu, betiere jasangarritasun eta irisgarritasun helburuak lehenetsiz, efizientzia, gardentasuna eta parte-hartzea bilatzen dituen gobernantza-eredu batean.

Programaren helburua, helmugek luzarorako hobekuntza prozesu bat izatea da, eta horretarako, turismo eredu jasangarri bat garatzeko tresna bat eskaintzea, alderdi guztiak kontutan hartzen dituena (sozio-kulturala, ingurumenekoa eta ekonomikoa).

SEGITTUR-ek, kudeatzaile izateaz gain, balioa sortzea du helburu proiektu ezberdinen bidez, hala nola Turismo Adimenduneko Helmugen Sarea (DTI Sarea).

Euskadin, sare honetan 13 euskal helmuga daude: Bilbao, Donostia/San Sebastián, Vitoria-Gasteiz, Goierri, Arabako Errioxa, Uribe, Bidasoa, Debagoiena, Getxo, Arabako Haranak, Busturialdea-Urdaibai, Portugalete eta Arabako Lautada; eta beste 2 azken fasean daude: Debabarrena eta Enkarterri-Meatzaldea.

Metodologia hau Turismo Idazkaritza Nagusiaren eskutik sortu zen, Estatuko kudeatzaile eta sustatzaile gisa arituz; Euskadin, 2018az geroztik Basquetour da helmuga turistiko adimendunen eraldaketa sustatzen duen erakunde publikoa, Euskadi bikaintasun eta espezializazio helmuga bezala sendotzeko helburuarekin, Euskal Turismoaren 2030 Estrategian jasotzen den moduan.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31