Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   OPC TRAINING DAY

Basquetour-ek parte hartu du “OPC Training Day”-n

Basquetour-eko zuzendari Harkaitz Millanek ekitaldiaren hasieran azpimarratu du MICE-k ohiko epez kanpo bisitariak erakartzeko produktu gisa duen garrantzia, bisitariaren bataz-besteko gastua igo egiten duela eta jomugarekiko etorkizuneko oporraldietarako bisitariaren interesa sor dezakeela.

Ehunen bat profesional bildu dira gaur goizean “OPC Training Day” ekitaldian Bilboko Bizkaia Aretoan. OPCE Basque Country OPCE Basque Country, Kongresuak eta Ekitaldiak Antolatzeko Enpresen Euskal Elkarteak antolatuta, Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailaren lankidetza nagusiarekin eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren laguntzarekin, jardunaldiaren helburua irtenbide zehatzak eta neurrikoak eskaintzea izan da.

Hasieran, Basquetour-eko zuzendari Harkaitz Millanek jomugarentzako MICE produktuaren garrantziaz hitzegin du, arrazoi ezberdinakaitik, besteak beste, bisitariak urtean zehar erakartzen dituelako bisitarien fluxu handietatik harantz; MICE bisitariaren bataz besteko gastua aisialdikoarena baino handiagoa delako eta MICE arrazoietatik datoztenak aisialdiko bisitari potentziala delako.

Bere aldetik, Ainara Iturburu Basquetour-eko Euskadiko Behatoki Turistikoaren teknikari ardunadunak biltzarkideen profila, Euskadi helmuga finkatzeko aukera-eragile gisa gaiari buruzko hitzaldiarekin parte hartu du jardunaldian. Bere mintzaldian Euskadin gaua pasatzen duten MICE bisitarien profilari eta jokaerari buruzko datuak eman ditu, IBILTUR 2016-2017 ikerketak eskaintzen dituenak, hain zuzen ere.

Iturburuk bukatu du produktu hau hobeto aztertzeko eta ulertzeko MICE-ari buruzko informazio-iturriak izatearen eta antolatzaileek biltzarkideei bidaia egin orduko jomugari buruzko informazioa ematearen garrantzia azpimarratu du.

Basquetour-ek OPC-en sektoreari laguntzen dio OPCE Basque Country Elkartearekin duen lankidetzaren bidez, aurten beste hitzordu garrantzitsua izango duena, Donostian. Hiriburu gipuzkoarrak datorren hilean Estatu guztiko OPC-en Kongresua hartuko baitu Kursaal Jauregian. Otsailaren 20 eta 21ean ospatuko den ekitaldi honen aurkezpen ofiziala FITUR azokan izango da.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31