Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FORMAKUNTZA: BASQUETOUR LEARNING

"Basquetour Learning"-en "Ekitatezko Arbitrajea" formakuntza berria

Ikastaroa Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren programarekin zerikusia dauka eta abenduaren 13an eskainiko da.

Gaur arratsaldean irekiko da izena emateko epea Basquetourreko webgunean, "Basquetour Learning" atalean.

Euskadiko turismo-erakundeen etengabeko hobekuntzan laguntzeko asmoz, Basquetourrek “Basquetour Learning”-eko atalean prestakuntza berri bat argitaratu du, "Ekitatezko Arbitrajea”-ri buruzkoa. Abenduaren 13an emango den ikastaro honen helburua Ekitateko Arbitrajea zer den azaltzea da; kontratu bat sinatu duten bi alderdi bete behar den moduarekin ados jartzen ez direnean edo euren artean gatazka bat sortzen denean, epaitegiaren alternatiba bat dagoela jakinaraztea. Aukera hori Ekitate Arbitrajea da, irtenbide lagunkoiagoa eta doanekoa.

 

Prestakuntza hauekin, Euskadiko turismoaren kode etikoaren programan parte hartzen duten erakundeei zein parte hartzen ez dutenei kodeak proposatzen dituen printzipioetan aurrera egiteko aukera eman nahi zaie. Horrela, Euskadiko turismo-eragile guztiek eguneroko jardunean erantzukizuna eta jasangarritasuna sustatzeko, errespetuz eta elkar ulertuz.

 

Ikastaroetan izena emateko sarbidea: Basquetour formakuntzak | Basquetour Learning

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31