• SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA
Basquetour Turespañak antolatutako V. biltzarrean parte hartzen ari da
Basquetourrek hogei bilera baino gehiago egin ditu Espainiako Turismo Bulegoetako (OET) ordezkariekin nazioarteko hainbat merkatutan. Topaketa horiei esker, elkarrekin definitu ahal izan dira 2026. urterako turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduera-ildo nagusiak, merkatu estrategikoetan oinarrituta.

Basquetour Turespañak deitutako V. Biltzarrean parte hartzen ari da egunotan; aurtengo konbentzioa, urriaren 6tik 9ra bitartean burutuko dute Caceres hirian. Edizio honen ardatz nagusia esperientzien turismoa izan da, eta arreta berezia jarriko diote sektore turistikoaren ingurumen, gizarte eta ekonomia jasangarritasunari.
Kongresuaren inaugurazio ofiziala asteazken honetan izan da, urriak 8; eta bi egunez, hamaika jardunaldi, eztabaida eta mahai inguru interesgarri bilduko ditu programak.
Sektorearen eta Kanpoko Turismo Kontseilaritzen (OET) arteko aldebiko bilerak urriaren 7an egin ziren, asteartean, Turespañako V. Konbentzioaren atarian. Jardunaldi horretan, Basquetourreko taldeak 20 topaketa baino gehiago izan zituen nazioarteko merkatuetako ordezkariekin. Bilera horiei esker, merkatu estrategikoetan 2026an garatuko diren sustapen- eta merkaturatze-ekintza nagusiak elkarrekin definitu ahal izan ziren. Gainera, turismo globalaren erronka eta joera berriei heldu zitzaien, sektorearen eraldaketei aurrea hartzeko eta Euskadik helmuga turistiko gisa duen lehiakortasuna indartzeko.
Konbentzioa turismo-helmugak kudeatzeko eta sustatzeko erakundeei, sektoreko enpresa eta elkarteei, erakundeetako ordezkariei, unibertsitateei eta turismoarekin lotutako konpainia teknologikoei zuzenduta dago.