Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Basquetour USAn eta Kolonbian

Agentziak oso positibotzat jo ditu joan den astean bi merkatu amerikar hauetan egindako sustapen eta merkaturatze-jardunaldiak.

1 / 9
Jardunaldia Txikagon
Jardunaldia Txikagon

Aurtengorako aurreikusitako estrategiaren arabera, hurbilekoez gain urruneko nazioarteko merkatuak lantzeko, joan den astean Basquetourrek bi sustapen eta merkaturatze-jardunalditan parte hartu du Ameriketan. Bat, Estatu Batuaetan eta bestea, Kolonbian. Bietan roadshow formatoan, interesdun hiri ezberdinetan.

 

USAn, jardunaldiak Miamin eta Txikagon egin ziren, arrakasta handiz, batez ere azken hiri honetan. Guztira 95 turoperadore egon ziren, 55 Miamin eta 40 Txikagon, eta dozena bat euskal enpresa eta helmugarekin bildu ziren. Horrez gain, euskal gastronomiaren inguruko erakusketak eta dastaketak eskaini zitzaizkien Iruña Taldea eta Julio Carlos Gómez de Balugera Garmendia sukaldariaren eskutik. Ekitaldietan, gainera, bi hirietako agenteen artean Euskadira bidaia bat zozketatu zen, bi lagunentzat, egonaldiekin Bilbon eta Arabako Errioxan, helmugarekiko interesa pizteko helburuarekin.

 

Merkatu estatu batuarra gero eta garrantzitsuagoa da euskal turismoarentzat eta esan genezake ia berreskuratu dela COVIDaren etenaldiaren ostean. Merkatu honetatik etorritako bisitarien sarrerak 2019koen oso antzekoak dira: 129.104 sarrera 2022an eta 130.797, 2019an, eta 2022an %301eko hazkundearekin aurreko urtearekin alderatuta. 2022ko datuen arabera, sailkapen orokorrean 6. merkatua da eta bigarren postuan dago nazioartekoen artean, %3,5eko kuotarekin eta 135 milioi eurotako inpaktu ekonomikoarekin Euskadin.

 

USAko bisitaria ertain-goi mailako errentadun pertsona da, bidaiatzea gustokoa duena eta motibazio oso ezberdinekin: gastronomia, osasun mentala, historia, artea, natura…. Bisitatu gaituztenek, batez ere, Donostia ezagutzen dute eta hiria Frantzian edo Espainian zehar egindako bidaian bisitatu dute. Euskadira etortzeko dituzten arrazoi nagusiak gastronomia, turismo kulturala, city-break-ak eta kostaldeko turismoa dira. Gehienek, bidaia, internetez antolatzen dute eta lagunen eta senitartekoen gomendioa ere oso garrantzitsua dute. Pertsonako eta eguneko 140 euroko gastua egiten dute, bataz bestekoaren gainetik (120€). Euskadin ia 5 egun egiten dituzte eta oso positibotzat jotzen dute helmugara egindako bisitaldia.

 

Basquetour lehen aldiz Kolonbian

Kolonbiari dagokionez, jardunaldi ibiltariak 13tik 15era egin ziren, Bogotan, Medellinen eta Calin, eta bertan Agentziak gure confidential turismoaren eskaintza eman zien ezagutzera 3 hirietako luxozko turoperadoreei. Euskadi merkatu honetan sustatzen zen lehen aldia izan da eta, aldi berean, oso merkatu aproposa da confidential produkturako, bisitariaren profila erosteko ahalmen handiko pertsonarena baita, eta horixe da erakarri nahi dugun bisitari-mota.

 

Guztira, hiru hirietan, 250 turoperadore inguruk parte hartu zuten, 51 Calin, 72 Medellinen eta 125 Bogotan, helmugari buruzko ezagutza txikiarekin baina gure eskaintzan interes handia erakutsi zuten. Gainera, Bogota hiriburuan, komunikabideak ere egon ziren.

 

Turespañak antolatutako jardunaldietan, Euskadik ezeze, Kataluniak eta Valentziak ere parte hartu zuten.

 

Espainiarentzat Kolonbia bigarren merkatu iberoamerikarra bihurtu da, Mexikoren ostean, aurten iazko antzeko datuekin. Bisitari kolonbiarrek, batez ere, Estatuko helmugen segurtasuna, kalitatea, dibertsioa eta aniztasuna eskertzen dute.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31