Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GOLF

Basquetourrek IAGTOk antolatutako IEC golf-arloko merkataritza-ekitaldian parte hartu du, Euskadi Basque Country helmuga turistiko gisa sustatzeko

Urteroko Europa mailako konbentzio hau 2025eko maiatzaren 19tik 21era bitartean egin da Kanaria Handian. IEC -IAGTO European Convention- Europako golf turismoaren merkataritza-ekitaldirik eskuragarriena eta emankorrena da, eta edizio honetan 800 ordezkari bildu ditu: golf-bidaien turoperadoreak, golf-turismoko hornitzaileak, helmugak eta komunikazio-zerbitzuen hornitzaileak, Europa osoko, Afrikako eta Golkoko estatuetatik etorriak.

1 / 2

Ekitaldian parte hartu duten erosle eta saltzaileak IAGTOko kide akreditatuak dira, eta mundu osoko golf-bidaietarako merkatu igorleetatik datoz; guztiak ere Europako golf-helmugen salmentan aritzen dira. 

Konbentzioan, bilera guztiak aldez aurretik programatu dira ordezkarien eskaeraren arabera, ExpoMeloneras Biltzar Zentroan. 

Euskadi Basque Countryk 25 bilera (speed meetings) baino gehiago izan ditu bi lan egun trinko hauetan. Helburua golf-turismoko turoperadoreen arreta erakartzea izan da, gure helmugako eskaintzaren berri emateko, bereziki autonomia erkidegoan ditugun 18 zuloetako 9 zelaien inguruan. 

Dudarik gabe, aukera bikaina izan da gure helmuga nazioarteko merkatuetan sustatzeko, bereziki uda-sasoitik kanpo bidaiatzen duten, eta erosteko eta kultura-maila ertain-altua duten bezeroen profilari zuzenduta. 

Maiatza 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31