Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   PRESTAKUNTZA

Basquetourrek antolatutako barnetegi teknologiko turistikoen arrakasta

Gogobetetze-inkestetan lortutako batez besteko balorazioa 5etik 4,53koa izan da, eta iradokizun errepikatuena prestakuntza intentsibo horien urteko maiztasuna handitzeko beharra izan da.

Aurten ere, Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez eta BASQUETOURren laguntzarekin, hiru Barnetegi Teknologiko Turistiko antolatu ditu, lurralde historiko bakoitzean bana: Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian. Prestakuntza-jardunaldi trinkoak MikroETEen eta turismo-enpresa txikien kudeatzaileei eskaini zaizkie, eta Adimen Artifiziala turismo-sektoreko marketin digitalean nola aplikatu izan dute oinarri nagusi.

Topaketak aurrez aurreko formatuan egin dira, gehienez 15 pertsonako talde txikietan, eta honako toki hauetan egin dira: Hotel K10, Gipuzkoa (maiatzak 28); Parador de Argomaniz, Araba (ekainak 11); eta Gran Hotel Durango, Bizkaia (irailak 24).

"Eginez ikasi" metodologiak aukera eman die parte-hartzaileei IAk eremu turistikoan eskaintzen dituen aukerak ondo ulertzeko, praktika onak eta esperientzia errealak partekatuz.

Ikastaroetan esku hartu dutenek betetako asebetetze-inkestetan lortutako batez besteko balorazioa 5etik 4,53koa izan da. Bestalde, iradokizun errepikatuena prestakuntza intentsibo horien urteko maiztasuna handitzeko beharra izan da.

 

Urria 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31