• FORMAKUNTZA
Basquetourrek barnetegi teknologiko berria, turismo-enpresei zuzendua, eskaintzen du
Aurtengo lehena Arabako Argomaniz paradorean ospatzen ari da, gaur, eta udazkenean beste bi eskainiko dira Bizkaian eta Gipuzkoan, guztiak adimen artifiziala turismo-sektoreari aplikatutako marketinean gaiaren inguruan.
Gaur ospatzen ari da, Arabako Argomaniz paradorean, turismo-sektoreari beren-beregi eskainitako aurtengo lehen barnetegi teknologikoa, Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez eta Basquetourretik, antolatuta.
Honen ostean, udazkenean, beste bi izango dira, bat Bizkaian eta bestea, Gipuzkoan. Guztiak adimen artifiziala turismo-sektoreari aplikatutako marketinean gaiaren inguruan.
Barnetegiak, batez ere, enpresa txiki eta micro-enpresetako kudeatzeileeri zuzenduta daude.
Barnetegiak aurrez aurrekoak dira, egun bateko iraupena dute, goizez eta arratsaldez, eta lan talde murriztu batek , 15 lagun gehien jota, parte har dezake bakoitzean.
Formakuntza honek iazko metodologia jarraitzen du “egiten ikastea”-rena, bertan IKTen erabileran saioak egiten dira, bai emankortasun tresna moduan baita ere negozio turistikoaren kudeaketa eta hedapenerako tresna moduan.
Basquetourren dirulaguntzari esker, barnetegi bakoitzaren prezioa 20 eurotara pertsonako murrizten da.