Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

Basquetourrek "Connect" aire-konektibitatearen azokan parte hartuko du, Turinen

Basquetourrek "Connect" en parte hartu du, Europako aire-konektibitatearen bigarren ekitaldi garrantzitsuenean, "Routes" en atzetik. Tamaina ertaineko aireportuei zuzenduta dago eta aurten Italiako Turin hirian egin da.

Aire-zerbitzuak garatzeko CONNECT foroaren 20. urteurrena asteazkenean, hilak 7, inauguratu zen, Europa osoko, Ekialde Ertaineko eta Amerikako airelineen, aireportuen eta merkataritza-bazkideen goi-mailako 800 ordezkari baino gehiago bilduta.

 

Ekitaldia bi egunetan zehar garatu da, eta honako hauek biltzen ditu: airelineak, aireportuak, hornitzaileak eta turismo-agintariak banan-banan biltzeko agenda bizia; hitzaldi-programa zabala, ibilbideak garatzeko pizgarriak, iraunkortasuna edo erregulazioa barne hartzen dituena; eta gizarte-programa paregabea, Turingo kultura- eta arkitektura-ondare berezia erakusten duena.

Turismoaren Euskal Agentzia Bilbo eta Gasteizko aireportuak sustatzeko sozietateak, Bilbao Air eta VIA, hurrenez hurren, eta baita Bilbao Turismo.erakundea ere. Denak pozik agertu dira azokaren garapenarekin. Ekitaldian zehar bilerak egin dira konektibitatearen munduarekin zerikusia duten airelineekin, helmugekin eta hornitzaileekin. Gainera, ekitaldiaren antolakuntzako kontaktuei ezagutzera eman zaie Euskadiren estrategia helmuga turistiko gisa eta bere erakargarritasunak konpainiek stand baten bidez euskal aireportuekin konektatzearen aldeko apustua egin dezaten.

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31