Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Basquetourrek Euskadi sustatzen du Txinan, kalitate handiko turismoa erakartzeko

Shanghai, 2025eko uztailaren 3a - Txinatik Espainiara etortzen ari den turisten kopurua nabarmen hazten ari den honetan, Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia, Txinan da aste honetan, bidaia instituzional eta sustapen-ekintza batekin. Daniel Solana zuzendaria buru duen ordezkaritza Turespañaren laguntzarekin ari da lanean, helburu argi batekin: Euskadi helmuga erakargarri bihurtzea profil altuko eta kalitate handiko turistentzako.

1 / 3

Ordezkaritzak bost bidaia-agentzia bisitatu ditu, denak luxuzko eta premium turismoko espezialistak, eta baita bi turoperatzaile handi ere: CYTS eta Ctrip. Bi enpresa horien goi-mailako dibisioekin egin dituzte bilerak. Gainera, turismo txinatarraren merkatuan aditua den aholkularitza batekin elkarlanean, epe ertain eta luzerako estrategia bat lantzen ari dira. Helburua: mota horretako bisitariak erakartzea, batez ere Euskadin turismo gutxien izaten den sasoietan, hala nola urriko hilabetean edo Txinako Urte Berriko oporretan.

Gaur bertan, uztailaren 3an, Shanghain egingo den ekitaldi profesional batek borobilduko du egitaraua. Bertan 50 bidaia-agentzia, turoperadore eta komunikabide baino gehiago bilduko dira, Euskadik eskaintzen dituen baliabide turistikoak lehen eskutik ezagutzeko: gastronomia, kultura, paisaia eta eros ahalmen handiko turistari egokitutako produktu bereziak izango dituzte hizpide.

Txinatik Espainiara datozen turisten hazkundeak eragin ekonomiko nabarmena du

Bisita merkatuarentzat une bereziki baikorrean egiten da, izan ere, turista txinatarrak helmugan duen inpaktu ekonomiko handia nabarmena da: 2024an, gastu osoa 1.828 milioi eurokoa izan zen, eta bidaiari bakoitzeko batez besteko gastua 2.900 eurotik gorakoa, nazioarteko merkatuen artean altuenetakoa.

Espainiak 2024an 647.801 turista txinatar jaso zituen, pandemia aurreko 2019ko mailaren %92,5 berreskuratuz. Joera positiboak jarraitzen du 2025ean: urtarriletik apirilera bitartean 200.000 turista txinatar iritsi dira Espainiara, 2019ko epe berean baino %15,3 gehiago. Joera hori aire-konexio bikainak eta Txinako Urte Berriaren eragin dinamizatzaileak bultzatu dute.

Txina eta Espainiaren arteko aire-konexio historikoa

Funtsezko faktoreetako bat aire-konexioaren gorakada handia izan da. 2025eko udan, 61 hegaldi zuzen eskainiko dira astero Txinaren eta Espainiaren artean, 2019an baino ia bikoitza, eta eserleku kopurua %35,9 handituko da aurreko urtearekin alderatuta – Europako helmugen artean hazkunderik handiena.

Espainiak honako hiriekin izango du lotura zuzena uda honetan: Pekin, Shanghai, Hong Kong, Shenzhen, Hangzhou, Guangzhou, Chengdú, Wenzhou eta Chongqing. Horretarako, Turespañak eta AENAk egin dute lana, Kanpo Arazoetako Ministerioaren, aire-konpainien eta Txinako agintarien laguntzarekin.

Uztaila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31