• FAMILIA-TURISMOA
Basquetourrek Euskadiko Familia-turismoko II. Jardunaldiak antolatu ditu
Gaur ospatzen dira Tolosan produktu-klubeko enpresekin
Olatz Peón Tolosako alkateak eta Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak inauguratu dute goizean Euskadiko Familia-turismoko II.Jardunaldiak, udalerri gipuzkoarreko TOPIC museoan. Basquetourrek antolatuta Tolosako udalaren laguntzarekin, ekitaldia egun guztian zehaer garatuko da.
Â
Goizean, eskaintzaren eta eskaeraren analisia egin da, Euskadi Behatoki Turistikoak, bisitatzen gaitun familia-turismoaren profila ezagutzeko eta baita, gure baliabideen onlineko erreputazioa ere.
Â
Agentziaren produktu-alorretik azaldu da gastronomia, eskaintza osoaren zeharkako produktua, nola txerta daitekeen familia-turismoaren espezifikora.
Â
Gainera, hainbat helmugak, hala nola Costa Dorada, Tierra del Ebro eta Danimarkak jakinaraziko dute  nola egiten duten family friendly helmuga bihurtzeko.
Â
Eta goiza amaitzeko, gero eta lehiakorragoa eta aldakorragoa den nazioarteko ingurune honetan familia-helmuga gisa behar bezala merkaturatzeko gakoak aztertuko dira. Bisitak, txangoak eta jarduerak antolatzen adituak diren bi enpresak egindako hausnarketa bat; bata estatu mailan: CIVITATIS, eta bestea EBan: TAKE THE FAMILY.
Â
Azkenik, arratsaldean, izena emandako enpresek bidaia-salmentari eta turismo-esperientziei buruzko tailer batean parte hartuko dute.
Â
IBILTUR UDA 2022 azterlanaren arabera, adingabeak dituzten familia-taldeen turismoa Euskadi bisitatzen dutenen % 24 da. Horien artean, ugarienak 11 urtetik beherakoak hartzen ditu.
Â
Euskal kostaldea da familia-turismoaren helmuga nagusia; hotel-establezimenduetako egonaldiaz gain, kanpina dago ostatu hartzen duten establezimenduen artean. Batez besteko egonaldia 5,2 egunekoa da, eta batez ere ibilgailuz lekualdatzen dira.
Â
Kostaldeko turismoa eta naturan atseden hartzeko jarduerak garrantzitsuak dira familia-turismoan, baita gastronomiarekin eta hiriko turismoarekin lotutakoak ere.
Â
Familian adingabeekin bidaiatzen duten turistek bidaiaren aurrekontuaren % 73 ostatu- eta mantenu-gastuetara bideratzen dute. Eta pertsona eta eguneko guztizko gastua 104,1 €-koa da.