Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MICE

Basquetourrek indartu egin du MICE segmentuari ematen dion laguntza, MIS International Bilbao kongresuko babesle gisa

Agentziaren helburu estrategikoa da Convention Bureauxen eta euskal enpresen jarduerak babestea eta bultzatzea urte osoan zehar, horrela, tokiko ekosistema turistikoak MICE negozio-bolumena maximizatuko duela bermatuz.

1 / 5

Basquetourrek, Turismoaren Euskal Agentziak, MICE (Meetings, Incentives, Conferences and Exhibitions) jarduerarekin duen konpromisoa sendotu du, Meeting & Incentive Summit International -MIS Bilbao- ekimenaren bosgarren edizioaren babesle gisa.

Nazioarteko erreferentziazko esperientzia-tailer hau urtero antolatzen du Eventoplus-ek, ekitaldi eta bileren sektoreko liderrak, eta aurten Bilbo izan da anfitrioi-hiria. Bertako antolakuntzan Bilbao Convention Bureau-ren laguntza eta Basquetour-en babes estrategikoa izan ditu, gainera.

MIS Bilbao-k zehaztasun handiko networking eredua du ezaugarri nabarmenena; aurrez hitzartutako 20 negozio-hitzordu one-to-one baino gehiago uztartzen ditu  programa esperientzial murgiltzaile batekin. Horren bidez, Bilboko espazio enblematikoak —hala nola, The Artist hotela, Iberdrola Dorrea eta Azkuna Zentroa— zuzeneko showcasing baten agertoki bilakatu dira, Euskadik duen antolakuntza-gaitasuna eta erakargarritasun paregabeak erakutsiz,  eta nazioarteko erreferentziazko MICE helmuga gisa kokatuz.

Apustu estrategikoa eta elkarlanekoa

Basquetour agentziaren helburu estrategikoa da Convention Bureauxen eta euskal enpresen jarduerak babestea eta bultzatzea urte osoan zehar, horrela, tokiko ekosistema turistikoak MICE negozio-bolumena maximizatuko duela bermatuz.

Horregatik, MICEa Euskadiko eredu turistikoaren ardatz estrategikoetako bat dela berretsi da. Balio erantsi handiko jarduera da, desestazionalizaziorako funtsezkoa eta preskripzio-gaitasun nabarmena duena.

Urria 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31