Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Basquetourrek pozik amaitu du Japoniako egonaldia

15 egunez sustapen-ekintzetan parte hartu du, eta 200 bilera komertzial baino gehiago egin ditu Japoniako turoperadoreekin Basque Week in Japan-en, Tokion, eta JATA azokan, Osakan.

Euskadi helmuga erakargarria da Japoniako publikoarentzat, batez ere kulturan, gastronomian eta city break-etan interesa dutenentzat, baina baita hirietatik kanpoko eskaintzagatik ere.

1 / 5

Joan den igandean Osakan JATA azoka amaitu zenean, Basquetourrek amaitutzat eman zuen Japoniako egonaldia. Asiako merkatuan 15 egunez sustapen- eta merkaturatze-ekintzak egin ondoren, Turismoaren Euskal Agentzia pozik dago Tokion, Basque Week-en eta Osakan, JATA azoka dela-eta, turoperadoreekin eta agentziekin 200dik gora bilera komertzial egin direlako, eta Japoniako jendeak Euskadi-Basque Country helmugari buruz erakutsi duen interesagatik.

 

Euskadiren presentzia hilaren 13an hasi zen Tokion, Basque Week in Japan ekitaldiarekin. Eusko Jaurlaritzak antolatu zuen, Euskadiko hainbat sektore ekonomiko sustatzeko, tartean turismoa, eta Basquetourrek parte hartu zuen. Lehen aste horretan, Basquetourrek helmuga sustatu zuen informazio turistikoko gune baten eta kaleko ekintzen bidez, eta 50 turoperadore japoniar baino gehiago eta dozena bat euskal enpresa turistiko bildu zituen workshop bat antolatu zuen, Urkullu lehendakaria eta Hurtado sailburua bertan zirela.

 

Misio komertzial horren bigarren zatia Osakan egin zen, aurten JATA azoka turistikoaren egoitzaren lekuan. Euskadik 18 urte daramatza bertan parte hartzen. Hiri horretan ere bilera komertzialak egin ziren, eta Basquetourrek, guztira, 215 izan zituen, bai azokaren aurreko workshop-ean, bai azokako publiko profesionalari eskainitako egunetan. Gainera, Euskadiko erakusmahaian, Euskal Agentziak 475 pertsonari eman zien arreta asteburuan, kulturari, gastronomiari, city-break-ei eta hiri-eremutik kanpoko eskaintzari eta turismo irisgarriari buruzko turismo-informazioa eskainiz, batez ere. Azokara joan ziren ikusleek Real Sociedad eta Athletic euskal futbol taldeekiko interesa ere erakutsi zuten.

 

Basquetourrek egiaztatu du, beste behin ere, merkatu japoniarrak interesa duela Euskadiren helmuga eta eskaintza turistikoarekiko. Merkatu horrek, pandemiaren aurreko sarrera eta gaualdien indizeak berreskuratu ez dituen arren, urteko lehen 8 hilabeteetan nabarmen hazi da 2022ko aldi beraren aldean, sarrerak % 218 eta gaualdiak % 179 igo baitira.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30