Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ZIKLOTURISMOA

Basquetourrek, Vitoria-Gasteizko Udalarekin eta SEA Arabako Enpresarien Elkartearekin elkarlanean, zikloturismoaren garapenerako jardunaldi estrategikoa bultzatu du

Sektore publikoko eta pribatuko ordezkariak bertaratu dira, eta lurraldearen indarguneak eta lankidetza-aukerak aztertu dituzte

1 / 2

Gasteizek gaur hartu du zikloturismoaren garapenerako lan-jardunaldi garrantzitsu bat, hiria helmuga estrategiko gisa kokatzeko aukerak aztertzeko helburuarekin.

SEA Arabako Enpresarien egoitzan egin duten saioan, sektore publikoko zein pribatuko ordezkariek parte hartu dute. Erakunde publikoen aldetik, honako hauek ibertaratu dira: Eusko Jaurlaritza, Turismo Sailaren eta Basquetourren eskutik; Gasteizko Udala, Turismo Sailaren eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren (CEA) bitartez; Arabako Foru Aldundia, Turismo arloko zein Ibilbide Berdeen Sarearen ordezkariekin, eta Mobility Lab fundazioa.

Sektore pribatuari dagokionez, hainbat elkarte eta enpresa espezializatuk hartu dute parte: SEA Arabako Enpresariak, Gasteiz On, Jardines de Uleta,  Kora Green City, Vibike, Trek Bikes, Gama Bicicletas, Ascentium, Guiartu, Amatter eta Vialki. Guztiek dute esperientzia eta lotura zuzena turismoarekin, mugikortasun iraunkorrarekin eta zikloturismoarekin.

Topaketan, lurraldearen indarguneak aztertu dituzte, hala nola hiriak eta inguruneak eskaintzen dituzten azpiegitura zabal eta kalitatezkoak, inguruotan antolatzen diren kirol-ekitaldiak eta martxan dauden proiektuak. Halaber, administrazioen, enpresen eta tokiko eragileen arteko lankidetza-aukerak identifikatzeko beharra azpimarratu dute, zikloturismorako eskaintza koherente, erakargarri eta iraunkorra eraikitzeko.

Jardunaldi hau Basquetourrek gidatutako estrategia zabalago baten parte da, eta honako ekintza hauek barne hartzen ditu: aholkularitza, sektorearentzako prestakuntza, zerbitzuen ikusgarritasuna, merkaturatzea eta helmugako ekitaldien sustapena. Helburua da Euskadi zikloturismoaren esparruan erreferentziazko helmuga bihurtzea.

Bueltatu Bueltatu

Uztaila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31