• EUSKARALDIA
Bizkaia Plaza eraikineko Erakunde Publikoek EUSKARALDIArekin bat egin dute 30 Arigune eta 100dik gora Ahobizi eta Belarriprestekin
Bilboko Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako Erakunde publikoek, hau da Energiaren Euskal Erakundeak, Arrisku Kapitala Kudeatzeko Sozietateak, Sprik, Sprilurrek, Basque Trade & Investmentek, Osatekek, Basquetourrek, Ihobek eta Uraren Euskal Agentziak EUSKARALDIArekin bat egin dute, euskararekiko konpromisoa berretsi eta aldarrikatzeko.
Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakundeotan 30 Arigune eratu dira eta 100dik gora lagunek eman dute izena Ahobizi edota Belarriprest bezala jarduteko gaur hasi eta abenduaren 4ra arte.
Euskaraldiarekin bat egin eta euskararen erabilpena sustatzeko, Bizkaia Plaza eraikineko erakundeek bideo bat ere egin dute, bakoitzaren izen eta jardunari buruzko hitz berriak asmatuz: Sprigarri, Ihobetasun, Arriskugura, Basquetourlari, Nazioartekotzetegi, Osasungile, Energikada, Urontzi, Sprilurtar… Eta Euskaraldiaren leloa, “Gehiago, Gehiagorekin, Gehiagotan”, hizkuntza desberdinetan adieraziz: euskaraz, gaztelaniaz, galizieraz, frantsesez, ingelesez eta alemanieraz: https://youtu.be/jrOp5H0vu8k