Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   HELMUGA TURISTIKO ADIMENDUNAK

Bost euskal helmuga berri Helmuga Turistiko Adimendunen metodologia lantzen hasi dira

Arabako Haranak, Debagoiena, Bidasoa eta Getxo eta Bilbo udalerriek datorren udazkenean amaituko den prozesua hasi dute, SEGITTURek ematen duen zigilua lortuz.

1 / 4
HTA mahaia, Arabako Haranetan
HTA mahaia, Arabako Haranetan

Aste honetan Euskadiko bost helmuga berri hasi dira Basquetourrek kudeatzen duen SEGITTUR-en Helmuga Turistiko Adimendu bihurtzeko programaren metodologia lantzen, bertako teknikarien laguntzarekin.



Bost helmugak Getxo, Bilbo, Arabako Haranak, Bidasoa eta Debagoiena dira.



Nahiz eta eskualdeetako helmuga horiek 2021ean hasi ziren programa honetan lanean, (hirietan ez delako beharrezkoa) egokitzapen teorikoko lehen lan batekin, Goierrirekin, Uriberekin eta Arabako Errioxarekin batera, SEGITTURek bigarren etapa bat behar izan zuen, egokitzapen praktikorako, eta horretarako oraindik ez zegoen eredurik. Hori dela eta, Euskadik bere burua eskaini zuen pilotua egiteko azken hiru horietan, eta horiek, arrakastaz amaitu ondoren, Helmuga Turistiko Adimendunen zigilua lortu zuten ekainean.



Bost helmuga berriek abian jarri duten metodologia praktikoak diziplina anitzeko lan-mahaiak eratzea barne hartzen du, helmuga bakoitzeko bat, non sektore turistikoko zein sektore horretan zuzenean eragiten duten beste sektore batzuetako eragileek parte hartzen duten, bost ardats lantzeko: gobernantza, berrikuntza, teknologia, iraunkortasuna eta irisgarritasuna. Aste honetan lehen lan-mahaiak Arabako Haranetan eta Debagoienan egin dira. Eta laster gainerako helmugetan izango dira.



Une honetan, Euskadik bost helmuga turistiko adimendun ditu. Aipatutako Goierri, Uribe eta Arabako Errioxaz gain, Donostiak 2018tik eta Gasteizek 2019tik ere, badute zigilua.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31