Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MICE

Daniel Solanak "OPCE Training Day "saioan parte hartu du

Euskadiko OPCen elkarteak urtero antolatzen duen MICE turismoari buruzko jardunaldiak adimen artifizialarekin lotutako alderdiak eta biltzarrak eta ekitaldiak antolatzeko erronkak jorratu ditu.

1 / 3

Gaur goizean, Bilboko Euskalduna Jauregian, “OPCE Training Day "MICE turismoari buruzko jardunaldia antolatu du Euskadiko OPCen elkarteak.

 

Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak eman dio hasiera ekitaldiari, Onofre Vicente elkarteko presidentearekin batera, eta, gainera, Euskadiko MICE ikuspegiari buruzko mahai-inguruan ere, parte hartu du.

 

Solanak bere hitzaldian nabarmendu duenez, suspertzea jada egitate bat da, eta pertzepzioek eta datuek adierazten digute berreskurapen osoaren bidean gaudela. Are gehiago, dena azken hilabete hauetan bezala badoa, Euskadiko MICE sektorearentzat urte bikaina dela uste denaren aurrean egongo gara, eskuragarri dauden erregistrorik onenak gaindituko baititu.

 

Era berean, adierazi du, IBILTUR MICEren arabera, 2022ko ekitaldi profesionaletan presentzia handiena izan zuten jarduera-sektoreak sektore ekonomiko-komertzialari eskainitakoak izan zirela, hau da, kongresuen % 20. Ondoren, ekitaldi mediko-sanitarioak ( % 19), zientifikoak ( % 15) eta kultura-sektorea ( % 14) datoz.

 

Urtero egiten da OPCE Training Day jardunaldia, eta gaurkotasun handiko gaiak jorratu ditu, hala nola adimen artifiziala nola aplika daitekeen ekitaldiak eta kongresuak antolatzeko, edo nola erabiltzen den gaur egun. Gaur aztertu diren beste gai batzuk ekitaldien zibersegurtasuna edo biltzarrak eta ekitaldiak antolatzeko erronkak izan dira.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31