• EZAGUTZA-BIDAIAK- "ESPAÑA VERDE"
Done Jakue Bideak Italia eta Alemaniako Kazetariak erakarri ditu
Gaur bukatzen da 3 egunetako egonaldia Euskadin, Kantabrian jarraitzeko, "España Verde" marka osatzen duten helmugen zehar.
Larunbatean iritsi ziren Euskadira 3 kazetari, Erroma, Florentzia eta Frankfurtik etorriak, Iparreko Done Jakue Bidea egiteko asmoarekin.
3 egunetako bidaia gaur Bilbon bukatuko da, Donostia, Getaria, Zumaia, Gernika eta Urdaibain zehar ibili ondoren.
Gaur, Bilboz gain, Getxo eta Portugalete ere bisitatuko dituzte eta handik Kantabriara joko dute bidaia jarraituz.
Bidaia Basquetourrek antolatu du, aurten “España Verde” markaren koordinatzaile gisa, Kantabria eta Erroma eta Frankfurteko OETekin laguntzarekin.