Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   DTI

Donostiak DTI diagnostiko-txostenaren jarraipena hasi du haren bereizgarria berritzeko

Donostiak bere DTI diagnostiko-txostenaren jarraipen-lanei ekin die, eta SEGITTURek datozen hilabeteetan egiaztatuko du Turismoko Estatu Idazkaritzak erakunde publiko horren bidez sustatzen duen DTI metodologiaren ezarpenaren inguruan helmugak egin duen aurrerapena.

Hirugarren aldia da destinoa berrikuspen-prozesu honen mende jartzen dela lehen diagnostikoa 2019an osatu zutenetik, eta bigarrena DTI bereizgarria osorik lortu zenetik, 2022ko abenduan. Jarraipen-prozesuak jarraipena emango dio jada hartutako konpromisoari, hots, gobernantzan, irisgarritasunean, jasangarritasunean, berrikuntzan eta teknologian oinarritutako turismo-kudeaketa egiteko xedeari, DTI eredua oinarritzat hartuta.

Jarraipen-lanek helmugaren ibilbide-orri berria markatuko dute, indarrean dagoen DTI metodologiaren arabera. Metodologia horrek 97 baldintza eta 261 adierazle ditu guztira. Berrikuspen-prozesu horretatik, txosten diagnostiko berri bat lortuko da, non helmugaren egoera eta Donostiak jarraitu beharko dituen gomendioak azalduko diren, turismo-kudeaketari dagokionez hobetzen jarraitu ahal izateko.

Donostiako Udala Helmuga Turistiko Adimendunen Sareko kide da 2019ko otsailean eratu zen une beretik, Helmuga Turistiko Adimendunaren metodologia ezarriz azkenean gauzatu duen helmuga eraldatzeko Udalaren apustuaren erakusgarri.

2022an lortutako DTI bereizgarria berritzeak bermatzen du helmuga bost ardatz estrategikoetan oinarritutako ereduaren filosofiarekin eta lanekin bat datorrela. Hala, bi urtean behin diagnostikoa eguneratzeko prozesu bat hasten da eta, horrekin batera, ekintzen plangintza berri bat egiten da, beste bi urterako.

Helmuga Turistiko Adimenduna bereizgarria esleitzen da soilik helmugak % 80ko edo gehiagoko puntuazioa lortzen badu DTI metodologia osatzen duten baldintzen betetze-mailan. Donostiaz gain, Bartzelonan, Benidormen, Bilbon, Gijonen, Lloret de Marren, Malagan eta Santanderren ere lortu dute helburu hori.

Helmuga turistiko adimenduna programa

Helmuga Turistiko Adimenduna programa Turismoko Estatu Idazkaritzak (SETUR) sustatu eta Berrikuntza eta Teknologia Turistikoak Kudeatzeko Estatuko Merkataritza Sozietateak (SEGITTUR) kudeatzen duen proiektua da. Helburu du helmuga turistikoen lehiakortasuna eta egoiliarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzea, bost jarduera-eremutan eraginez: gobernantza, berrikuntza, teknologia, iraunkortasuna eta irisgarritasuna.

2012-2015 Turismo Plan Nazional eta Integraletik sortutako ekimen honek mekanismo egokiak sortzen ditu helmugetan berrikuntzak azkar sartzen laguntzeko.

Helmuga Turistiko Adimenduna helmuga turistiko berritzaile bat da, abangoardiako azpiegitura teknologiko baten gainean finkatua, lurralde turistikoaren garapen iraunkorra bermatzen duena, guztiontzako irisgarria, bisitariaren eta ingurunearen arteko interakzioa eta integrazioa erraztuz eta helmugan duen esperientziaren kalitatea eta egoiliarraren bizi-kalitatearen hobekuntza areagotuz.

Helburu horiek lortzeko, DTI programak kudeaketa-eredu bat ezartzea sustatzen du, turismo-jardueraren zeharkakotasuna eta helmuga bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak kontuan hartzen dituena. Diagnostiko-metodologia bat da, 97 betekizunetan eta 261 adierazletan oinarritua, eta gomendio-sistema bat eta monitorizazio-sistema bat ditu oinarri, ereduaren funtsezko elementuak osatzen dituztenak, turismoaren egungo eta etorkizuneko erronkei egokitutako helmugaren kudeaketaren etengabeko hobekuntza-prozesua ahalbidetuz.

Espainiak garatutako DTI eredua erreferentzia da estatuan eta nazioartean, eta jardunbide egokitzat aitortzen dute Turismoaren Mundu Erakundeak (TME), Europako Batzordeak, Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OECD) edo Garapenerako Banku Interamerikarrak (BID). Halaber, DTI ekimena Espainiako 2019ko Hiri Agendaren parte da.

Donostian DTI metodologia ezartzeko prozesuak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza instituzionala eta ekonomikoa du, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez, eta udal arlo guztien eta helmugako eragile pribatuen inplikazioa du.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31