• TURISMO-SUSTAPENA
Donostiak eta Biarritzek turismoa sustatzeko baterako estrategiaren aldeko apustua egin dute
" Donostia Turismoak eta Biarritz Tourismek elkarrekin egin dute lan helburu bera lortzeko: bi turismogune bikainetako turismoa sustatzeko indarrak batzea turismo-marka bakarraren pean; horrek kanpoko merkatura begira erakargarritasun handiagoz proiektatuko ditu eta bisitari berriak lortzen eta bisitak desestazionalizatzen lagunduko die. " Uztailaren 14tik abuztuaren 31ra bitarte, zuzeneko autobus batek bi hiriak elkartuko ditu 60 minututan, joan-etorria 10 "-ko prezioan. Tiketak Donostia Turismoako eta Biarritzeko turismo-bulegoetan edo www.sansebastianbiarritz.com webgunean erosi ahal izango dira. Gainera, bulegoetan bertan, bi hirietan egin ahal izateko planak proposatuko dituzte. " "Donostia " Biarritz. Bi hiri, gune bakarra" marka turistikoak gastronomiari, surfari eta historiari dagokienez nazioartean erreferentzia diren bi hiriz gozatzeak bost zentzumenetarako eskaintzen duen esperientziari ematen dio balioa. " Ekimenak honako hauen babesa jaso du: Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, Gipuzkoako Hotelen Elkartea eta San Sebastián Shops; gainera, Basquetour-en laguntza ere jaso du.
Donostiako eta Biarritzeko turismo-erakundeek hilabeteak daramatzate ezaugarri komun ugari dituzten bi hiri marka turistiko bakarraren pean elkartuko dituen sustapen turistikoko lankidetza eta estrategia komuna lantzen. Bisitari berrietara iristea eta elkarren arteko indarrak bateratzea du helburu egitasmoak. Lehen ekintzak uztailaren 14tik aurrera jarriko dituzte abian “Donostia - Biarritz- Bi hiri, gune bakarra” turismo-marka berria abian jarrita. Gainera, bi hiriak 60 minutuan elkartuko dituen zuzeneko autobusa jarriko da abian eta www.sansebastianbiarritz.com domeinuan webgune bat sortu dute elkarrekin.
Helburua bi hiriak epe luzera begira elkarrekin bultzatzea da, helburu diren nazioarteko publikoak zabalduta eta desestazionalizazioa sustatuta. Donostiako Turismo Jasangarriko zinegotziak, Cristina Lagék, adierazi du “6 hilabete daramatzagula proiektu honen inguruan lanean eta legealdiaren hasiera-hasieratik genuen ibilbide-orrian jasota. Donostia eta Biarritz prestigio handiko marka turistiko gisa bateratzea izan da asmoa, helburu komunarekin: Europako iparraldeko eta Asiako bisitariengana iristea eta gure turismogunez goi-denboralditik kanpo gozatzea. Bestalde, gertuko bisitariei batez besteko egonaldia luzatzea ahalbidetuko lukeen turismogune komuna eskaintzea du helburu. Horretarako, eskaintza anitzagoa jasotzen du, ahaidetutako bi hirien arteko kultura, gizarte eta ekonomia arloko truke eta mugimenduari balioa emanda”.
Bi estatutan kokatuta egon arren, bi hiriak elkarren ondoan dauden hiriak eta nazioartean ezagunak diren 2 turismogune dira. Elkarrengandik ordubetera baino gutxiagora daude eta oso eskaintza anitza eskaintzen dute. Gainera, elkartzen dituzten ezaugarri komun ugari dituzte (gozatzeko erraza den bizimodua, euskal kultura eta hizkuntza). Glamourrean sartuta dauden eta honako hauen guztien erakusgarri argiak diren bi hiri dira: Belle Époque garaia, goi mailako gastronomia, kostaldea eta surfa, erosotasuna eta distantzia laburrak. Gainera, hiri bakoitzaren nortasuna finkatzen duten eta elkar osatzen dituzten ezberdintasunak ere badituzte.
Turismo arloko sustapena hiri-turismogune txikiak edo ertainak nahi dituzten, naturari (itsasoa, mendia...) garrantzi handia ematen dioten edo bizi-kalitate handiko kultura arloko turismoguneak, kirol-esperientziak, ongizatea, gastronomia, premium zerbitzuak eta abar bilatzen dituzten esperientziazko bidaiariei zuzenduta egongo da.
Egitasmoa Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, Gipuzkoako Hotelen Elkarteak eta San Sebastián Shopsek babestu dute; gainera, Basquetour-en laguntza jaso du.
Marka eta kontakizun komuna: “Donostia- Biarritz. Bi hiri, gune bakarra”.
“Nahiko turismogune ezohikoak gara".
Bi herrialdetan egon arren, bizitzako plazerez gozatzeko modu eta kultura antzekoak ditugu, ñabardura batzuk egon arren. Mugak eraikitzen jarraitzen duen munduan, bidaiari zorrotzenen esku jartzen dugu gauza beraren bi aldeak ezagutu ahal izateko aukera. Gastronomiari, surfari edo historiari dagokienez nazioartean erreferenteak diren bi hiri hauen artean 50 km-ko distantzia baino ez dago. Bost zentzumenetarako esperientzia bikaina eskainita, ondo bizitzea gustuko dutenak txundituta uzteko inoiz baino bateratuago dauden bi hiri dira. Ez litzateke erabatekoa izango Donostia bakarrik bisitatuz gero edo Biarritz bakarrik bisitatuz gero”.
Oinarri komun horren arabera, bi turismoguneetarako planak proposatu dituzte, haien gertutasunari eta osagarritasunari balioa emanda, esperientzia osoa izateko:
Donostia - Biarritz autobus espresa
Zuzeneko autobus batek Donostia - Biarritz lotuko ditu asteazken, ostiral eta igande guztietan, uztailaren 14tik abuztuaren 31ra bitarte.
Salmentarako tokiak:
Donostiako Turismo Bulegoa (Boulevard, 8)