Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   DTI

DTI metodologiaren ezarpena aurrera doa Euskadiko bost helmuga berritan

DTI metodologia (Turiso Helmuga Adimenduna), Euskadiko helmuga turistikoetan ezartzen ari den eredua, Estatuko Turismo Idazkaritzak sustatu zuen hasiera batean, eta SEGITTUR-en bidez ari da Estatuko mailan metodologia hau kudeatzen eta bultzatzen. Euskadin, BASQUETOUR da 2018az geroztik prozesu hau gidatzen duen erakunde publikoa, euskal helmugen turismo-eredu adimendun eta eredugarrira bideratzeko, betiere Euskadiko 2030 Turismo Estrategiaren printzipioekin bat eginez.

Orain arte, 15 euskal helmugak amaitu dute DTI prozesua BASQUETOURen eskutik, eta 2024ko udazkenetik beste bost helmuga daude prozesuan murgilduta: Aiaraldea eta Gorbeialdea Araba (Araban), Urola Erdia eta Urola Garaia (Gipuzkoan), eta Gorbeialdea Bizkaia (Bizkaian). 

DTI metodologiaren oinarria da berrikuntza eta teknologia berriak turismoaren kudeaketan txertatzea, betiere iraunkortasuna eta irisgarritasuna helburu hartuta. Horretarako, gobernantza-eredu baten bidez garatzen da, ardatz nagusiak efizientzia, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea izanik. 

Maiatzeko lehen astean amaitu da bost helmuga hauetan egin den landa-lanen fasea, non datuak eta ebidentziak bildu diren dagokien DTI lan-mahaietan. 

Orain, BASQUETOUR-ek jasotako informazio eta dokumentazio guztia berrikusteko eta homogeneizatzeko prozesua hasiko du, bai eta helmuga bakoitzaren hasierako analisia eta diagnostikoa. Fase hau, aurreikuspenen arabera, ekainaren amaierara arte luzatuko da, eta ondoren DTI prozesuaren hurrengo blokeari ekingo zaio. 

Maiatza 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31