Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   COVID 19

ELKARRIZKETA SONIA PÉREZ SAILBURUARI RADIO EUSKADIN-BOULEVARD

" "Bat egiteko uneak dira, elkarrekin lan egin behar dugu, sektorea kontuan izanik" azaldu du Sonia Pérez Ezquerra sailburuak " "Berriro ere, kontsumitzeko gogoa izango dela espero dut eta horretarako kontsumitzaileei konfiantza eman behar diegu eta laguntzeko erarik onena hemen eta orain kontsumitzea dela esan"

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Sonia Pérez Ezquerrak elkarrizketa bat eskaini du Radio Euskadiko Boulevard saioan eta Covid19aren krisiaren deseskalatze- fase honetan turismo, merkataritza eta ostalaritzaren egoera aztertu du.

“Markataritza lan eta erantzunkizunaren adibide bikaina izaten ari da, baita 0. fase honetan ere, lehen irekierekin” azaldu du sailburuak.

Horrela, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailatik eta Eusko Jaurlaritzatik martxan jarri dira, erresistentzia lehen fase batean, laguntzeko neurri ezberdinak, esaterako 1.000 milioiko abalen lerroa eta 30 milioiko funtsa “egiturak, stocka, gastuak etabar ordaintzeko”, gehienak merkataritzarako, ostalaritzarako eta turismorako.

Honez gain, jarraitu du sailburuak, ekonomia suspertzeko bigarren fase batean kontsumorako bonoetan lantzen ari dira “gainontzeko erakundeekin lankidetzan, sektoreka eta auzoka banaketa orekatua ziurtatzeko asmoz, jarduera pixkat berreskuratzen denean, dendetan kontsumoa pizteko helburuarekin. Bat egiteko uneak dira, elkarrekin lan egin behar dugu sektorea kontua izanik”.

Horrenbestez, sailburuak bertako kontsumoaren eta kontsumitzaileen sensibilizazioaren garrantzia azpimarratu du, behar den konfiantza eman behar baitiegu; “ ikusi dugu zer den kaleak saltokiak gabe egotea, hutsik, bizitzarik gabe; hemen eta orain kontsumitzea bizitza hori suspertzen eta berreskuratzen laguntzeko modurik hoberena da”.

Joan-etorri turistikoei dagokienez, sailburuak azpimarratu du beharrezkoa dela “protokolo bateratuak izatea, denok elkarrekin joan behar dugu, pazientziadunak izan  behar dugu eta gomendio ofizialei kasu egin behar diegu. Indargune asko ditugu berriro ere top helmuga izateko eta horixe bermatzen dute inkestek” bukatu du, “vaina ulertu behar dugu dena pixkanakako prozesu baten zati del eta prozesu horretatik pixkanaka-pixkanaka aterako garela”.

 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30