Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ENOTURISMOA

Enoturismoaren Nazioarteko Kongresuak lehenengo hizlarien izenak eman ditu jadanik, haien artean Sara Jane Evans Master of Wine ospetsua

Sara Jane Evansek Masterclass bat eta txakolin- eta Arabako Errioxako ardo-dastaketa bat eskainiko ditu Gasteizen IWINETC Enoturismoaren Nazioarteko Kongresuaren barruan. IWINETCeko zuzendari Anthony Swift aste honetan itzuli da Euskadira bisita tekniko batean antolamenduaren xehetasunei azkena emateko. IWINETC, enoturismoarentzako garrantzi handieneko elkarraldietako bat, Gasteizen eta Arabako Errioxan egingo da 2019ko martxoaren 12ko astean.

Aste honetan, IWINETCeko zuzendari Anthony Swiftek beste bisita tekniko bat egin du Arabako enoturismoaren nazioarteko kongresua hartuko duten guneetara. Bilera bat izan du erakunde antolatzaileen arduradunekin: Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Maider Etxebarria; Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko diputatu Cristina González; Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saileko zinegotzi Nerea Melgosa eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideko lehendakari Mariasun Sáenz de Samaniego.

Hiru instituzioetako ordezkariak eta Ardoaren Ibilbidekoa bat datoz adieraztean halako ezaugarriak biltzen dituen kongresu bat Araban egitearen garrantzia, lagundu egingo baitu Euskadi eta, zehazki, Arabako Errioxa helmuga enologiko gailenetakoen artean kokatzen. Bisitan zehaztu diren xehetasunetako batzuk programako mugarriak dira.

Kongresura datozenen iritsiera eta haiei ongietorria egiteko ekitaldia martxoaren 11n izango da. Martxoaren 12an eta 13an egingo da kongresua Europa Jauregian. Martxoaren 14tik aurrera hasiko dira workshop-ak Arabako Errioxan, enoturismoko zerbitzu-enpresei zuzenduak, merkatu desberdinetako turoperadoreekin. Martxoaren 14an bertan egingo dira press trip-ak, enoturismoan espezializatutako hedabideek parte hartuko duten bisitak, alegia. Martxoaren 15ean Fam trip-ak egingo dira, antzeko formatuarekin baina workshop-ean parte hartu duten turoperadoreei zuzenduak.

Dagoeneko ezagutzera ematen hasitako berritasunen artean ditugu hizlari gailenetako batzuena. Master of Wine Sara Jane Evansek, idazle enologiko saridunak, masterclass bat eskainiko du kongresuko jardueren barruan. Evans ezaguna da Espainiako ardoekiko duen interesagatik. Hala, beste hainbat sariren artean, Ardoaren Zaldunen Ordena Nagusiarena jaso zuen. IWINETC 2019an, Euskadiko 3 JDetako (Araba, Bizkaia eta Getaria) txakolin- eta Arabako Errioxako ardo-dastaketa bat zuzenduko du.

IWINETC 2019 International Wine Tourism Conference, Exhibition & Workshop-en (IWINETC) XI. edizioa, Gasteizen egingo dena, enoturismoko elkarraldi garrantzitsuenetako bat da nazioartean. Talde teknikoa, 3 instituzioek eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen lankidetzak osatua, IWINETCen antolatzaileekin batera, apiriletik ari dira lanean Kongresua antolatzen.

Lan-lerro horren barruan kokatzen da Anthony Swiften bisita berri hau, IWINETCen xehetasunak zehazteko. Edizio hau honela garatuko da: 2 egun hitzaldietarako, Gasteizen, eta beste 2 egun eta erdi workshop-ak egiteko, Arabako Errioxan. Bestalde, kongresuan erakusketa-gune zabal bat egongo da produktu enoturistikoen hornitzaileentzat: elkarteak, turismo-bulegoak, ardoaren museoak, hotelak eta upeltegiak, besteren artean.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31