Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO INDUSTRIALA

ERIH Industria-ondarearen Sare Europarrak Añanako Gatzaga industria-turismoaren "Anchor Point" europar berria izendatzen du

" Turismo, Merkataritza eta Konstumo sailburu Sonia Perez Ezquerrak gaur, Añana Gatzagan ospatutako ERIH Sarearen Zuzendaritza-batzordearen bileran iragarri du baliabide arabar honen sarrera "anchor point" europar gisa; Industria-turismo baliabide bati ematen zaion bereizketarik nabarmenena da. " Turismo industrialaren Euskal Sare barruan dauden baliabideek euren diplomak ERIH Sareko kide gisa, jaso dituzte

1 / 2

ERIH, Industria-ondarearen Sare Europarraren Zuzendaritza-batzordea, Euskadin bildu da 4 egunez Industria-turismoaren Euskal Sareko baliabideak bisitatzeko aprobetxatuz. Bilera, iragan urrian, Turismo saila Berlinen ospatutako ERIH Sare Europarraren Bilera nagusian egon ondoren eta Euskadi Sare horretan, Industria-Turismoko Lurralde-Ibilbide moduan, sartu ondoren.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila Euskadiko Turismo industrialaren Baliabideen Euskal Sarearen sormenean lanean hasi zen baliabide ezberdinak koordinatzeko eta euren sustapen turistiko egokia sortzeko asmoz.

Era honetara, sailburuak azaldu du “zuzentzen dudan sailatik argi daukagu turismo industraialaren aldeko apustua Euskadiren irudi beteago baten aldeko apustua dela, gaur egun garena iraganean izan ginanetik erakusteko modu bat. Eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko era bat, honaino nola iritsi garenari buruzko hausnarketa baten bidez”.

Sareak lan egiten du eskaintza egituratua eta bateratua sortzeko asmoarekin, Euskadik turismo industrialeko helmuga moduan eskaintzen dituen aukerak erakutsiz eta erreferentzia gisa, turismo industrialeko helmuga nagusien kudeaketa-ereduak hartuz. Orain arte, ERIH Sare Europarran, herentzia industrialaren aberastasun kulturala hedatzeko sortu den Europako turismo-informazio sare nagusian, sartzeko lana prestatu da.

Lan hau gaur gauzatu da Sarean sartutako baliabideei kide gisa egiztagirien ematearekin, eta bilerak balio izan du Añanako Gatzaka Arabako “anchor point” egiaztagiria lortu den Arabako lehen turismo-baliabidea izan dela iragartzeko. Bizkaiko La Encartada da egiaztagiria duen euskal beste baliabidea. Industria-ondarearen Sare Europarrak aintzinako lurralde industrialak eta turismo industraiala bultzatzeko zedarri historikoak lotzen ditu. Gaur egun, ibilbideak 47 naziotako 1.600 toki interesegarri biltzen ditu, hauetatik 103 besterik ez baitute “Anchor Point” izendapena, hau da, industria-ondarean ezohiko garrantzia duten tokiak, euren esperientzia berritzaileagatik eta bisitariarentzako goi kalitatekoak izateagatik. Orain, euretariko bi Euskal Autonomia Erkidegoan egongo dira.

Sailburuak amaitu du “Turismo industrialak Euskadi Europako helmuga nagusienetako bat bihurtzeko ezaugarri guztiak dituela gogoratuz, bai baliabideetan bai produktuetan, eskaintzan eta merkatuan, besteak beste, Alemanian Rhur eskualdea, Polonian Silesiako ibilibide industriala edo Ingaleleterran Ironbridge diren bezala. Euskadi hazteko aukera handia duen helmuga berria dela esan genezake”.

 

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30