Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   JARDUNALDIAK TXINAN

"España Verde"-ren turismo-eskaintza Txinan erakutsiko da

" Igande honetan hasiko dira Turespañak antolatutako jardunaldiak eta Euskadik parte hartuko du, Kantauri itsasoko ertzako lau elkarteek osatzen duten markaren aurtengo koordinatzaile gisa

Euskadik, aurten “España Verde” (“Green Spain”) markaren koordinatzaile den heinean, Turespañak Txinan antolatutako sustapen eta merkaturatze jardunaldietan parte hartuko du Kantauri itsasoko ertzako lau elkarteen (Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadi) izenean, “eguzkia eta hondartza”-tik ezberdintzen den eskaintzarekin. Helburua Ospatuko diren hirietako bidaia-eragile txinarrek parte hartuko duten jardunaldiak igande honetan Kantonen hasiko dira merkatu txinarraren aurkezpen batekin eta, hurrengo egunean, workshop eta ondorengo afari batekin. Apirilaren 2an, jardunaldiak Shangaira eramango dira eta han ere, workshop bat eta afari bat egingo dira eta hilaren 4an Pekinen bukatuko dira antzeko egitarauarekin.

Era honetako jardunaldien asmoa Estatuko jomuga ezberdinetako turismo-produktua interesa duten turismo-merkatuetan merkaturatzea erraztea da eta, kasu honetan, eskaintzaren eta eskaera txinarraren profesionalen arteko harremana ahalik eta gehien, eta kalitate handienarekin izan dadin laguntzea da.

 

 

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31