Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

Europako herri ezberdinetako kazetariak Euskadi naturalean dira egun hauetan

Bidaia Euskal Kostaldeko Geoparkean eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserban oinarrituko da.

1 / 8

Naturan espezializatutako hedabideetako kazetariak, Alemania, Irlanda eta Herbehereetatik etorriak, Euskadiko baliabide naturaletan dabiltza egunotan. Hala ere, bidaia bi helmugatan zentratuko dute: Euskal Kostaldeko Geoparkea eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba.

Ezagutze-bidaia hau Espainiako Ekoturismo Klubak antolatu du, kide diren aipatutako bi euskal helmugarekin, Urremendirekin eta Turespaña eta Basquetourren laguntzarekin.

Kazetariak atzo iritsi ziren Euskal Kostaldeko Geoparkera eta bertan Mutrikuko alde zaharra eta Nautilus Zentroa bisitatu zituzten. Gaur Lasturko haranera eta Karst informazio-gunera joan dira; Debara eta Zumaiara, eta Geoparketik bira geologikoa egin dute.

Bihar Urdaibaira joango dira eta bertan hilaren 21era arte egongo dira, besteak beste Sakoneta eta Mendata, Busturia, Ekoetxea Urdaibai, Mundaka, Gernika, Bermeo, Forua eta Urdaibai Bird Center inguruak bisitatutzen. Biosferan, inguruko hondartzak, Bermeoko arrain azoka, kontserbak eta bertako ondare kulturala eta naturala ezagutuko dituzte.

Gainera, euskal gastronomia ere dastatzeko aukera izango dute: pintxoak, sagardotegia, jatetxea, kontserbak eta txakolin upategi bat.

Ibilbide oso bat Euskadiko bi helmuga garrantzitsu hauetan zehar.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31