• KONEKTIBITATEA
Euskadi aurten ere "Connect", aire-konektibitatearen ekitaldira joango da, Tangerren
Gaur hasi eta ostirala bitartean, Basquetourrek, “Routes”-en atzetik, Europako aire-konektibitateko bigarren ekitaldi garrantzitsuenean parte hartuko du, tamaina ertaineko aireportuetara zuzendutako ekitaldian.
Turismoaren Euskal Agentzia aurten ere Gasteizko eta Bilboko aireportuak sustatzeko elkarteekin, VIArekin eta Bilbao Air-ekin, joan da, iaz Filandian lehen aldiz izan ondoren.
Ekitaldian zehar, Turismoaren Euskal Agentziak bilerak egingo ditu konektibitatearen munduarekin zerikusia duten airelineekin, helmugekin eta hornitzaileekin. Gainera, aurten Euskadik helmuga turistiko gisa duen estrategia eta konpainiek euskal aireportuekin konektatzearen aldeko apustua egin dezaten, bere erakargarriak antolatzaileen kontatuen artean ezagutaraziko dira, aipatutako sustapen elkarteekin eta Basquetourrekin egindako elkarrizketen bidez.