Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadi Basque Countryk bere eskaintza turistikoa aurkeztu die Tenerifeko eta Kanaria Handiko turismo-agenteei

Basquetourrek, CEAV PROTOUR 2025ean parte hartzen ari da, Euskadi helmuga gisa sustatzeko eta bidaia-agentziei bere eskaintza eta produktu turistiko berriak aurkezteko. Hitzordu hauek funtsezkoa dira merkatu nazionalean Euskadik duen irudia indartzeko eta bidaia-agentziekin harreman estrategikoa sendotzeko, hauek baitira turismoko balio-katearen giltzarri.

1 / 3

Basquetourrek Euskadi turismo eskaintza sustatzeko lanean jarraitzen du, CEAV PROTOUR 2025ek Kanariar Uharteetan antolatutako ekintzetan aktiboki parte hartuz. Irailaren 24an, Basquetour Tenerifeko workshopean  izan da, eta bertan, Tenerifeko, La Palmako, El Hierroko eta La Gomerako bidaia-agentziekin biltzeko aukera izan du. Hurrengo egunean, irailaren 25ean, ekimena Las Palmas Kanaria Handikoan egingo da, eta bertaratuko dira Kanaria Handiko, Fuerteventurako eta Lanzaroteko ordezkariak.

Espainiako Bidaia Agentzien Konfederazioak (CEAV) antolatutako bi topaketa hauek aukera bikaina dira Euskadiren eskaintza turistikoa aurkezteko eta sektoreko profesionalekin lankidetza sendotzeko. 

Kanariar jatorriko bidaiariak Euskadin

Kanarietatik datozen turistek Euskadirekiko duten interesak gora egiten jarraitzen du. 2025eko urtarriletik uztailera bitartean, 25.104 bisita erregistratu dira, hau da, 2024ko aldi berarekin alderatuta %7 gehiago. Gaualdiak ere %12 igo dira, 60.965era iritsiz.

Merkatu hori Euskadiko turismo-establezimendu arautuetako (hotelak, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak) sarrera guztien % 1 da gaur egun, eta merkatu igorleen rankingean erdiguneko lekua betetzen du.

Urria 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31