Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EKOTURISMOA

Euskadi Basque Countryk "Norte Diem" sustapen-ekitaldi turistikoan parte hartuko du New Yorken

Sustapen-ekitaldia azaroaren 19an egingo da, eta Espainia Berdea erreserba ekoturistikoaren ondarea, arkitektura eta paisaia aurkeztuko ditu, helmugaren aniztasuna nabarmenduz.

Basquetour – Euskal Turismo Agentziak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak berretsi egin dute Kantauri itsasertzeko korridore ekoturistikoaren nazioarteko sustapen koordinatuarekiko konpromisoa, eta horrenbestez,  Euskadi Basque Countryk, datorren azaroaren 19an, New Yorken egingo den  ‘Norte Diem’ turismo-ekitaldian parte hartuko du.

Egitasmo honek, Espainia Berdea aliantza (Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia) eta penintsularen iparraldeko eskaintza turistikoa Ameriketako Estatu Batuetako merkatu estrategikoan areagotzea du helburu nagusi, hura baita jada turista-merkatu igorle nagusietako bat.

Espainia Berdea marka turistikoaren Jarraipen Batzordeak lan-bilera egin zuen Santanderren, Estatu Batuetako sustapen-estrategiaren xehetasunak zehazteko. Hitzorduan, Jakes Aguirrezabal Euskadiko Turismo eta Merkataritzako sailburuordea izan zen, beste erakunde-ordezkari hauekin batera: María Saiz, Kantabriako Gobernuko Turismo eta Ostalaritza zuzendari nagusia; Lara Martínez, Asturiaseko Turismo sailburuordea; Xosé Manuel Merelles, Galiziako Turismo Agentziako zuzendaria, eta Ana Cristina Gozalo, Turespañako MICE-Produktuen arloko burua.

Maila goreneko topaketa honek ezinbestekoa den lerrokatze estrategikoa bermatzen du, Erreserba Ekoturistikoa bezalako baterako produktuak bultzatzeko eta distantzia luzeko merkatuetan Euskadi Basque Country markaren eragina ahalik eta gehien handitzeko.

Urria 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31