Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GOLF

Euskadi Danimarkako Golf Txapelketan izango da, golf-turismoko helmuga gisa sustatzeko

Del 14 al 17 de agosto, Euskadi participará en el prestigioso Campeonato Danés de Golf, celebrado en el complejo de Furesø, en Birkerød (Dinamarca), con más de 60.000 asistentes previstos. En este evento, Euskadi contará con un espacio propio donde se presentará su oferta turística vinculada al golf

1 / 2

Euskadi Basque Country Danimarkako Golf Txapelketan izango da presente, abuztuaren 14tik 17ra bitartean, Danimarkako Birkerød herriko Furesø golf-konplexuan. 60.000 golfzale baino gehiago bilduko dituen ekitaldi honek aukera estrategikoa eskaintzen du Euskadi golf-turismoko helmuga espezializatu gisa kokatzeko merkatu eskandinaviarrean.

Txapelketak iraungo duen lau egunetan, Euskadik gune propioa izango du sarrera nagusian kokatutako village esparruan. Bertan, golf-turismoari buruzko liburuxka banatuko da, eta kirol horrekin lotutako azpiegituraren eta eskaintza turistikoaren inguruko informazio zehatza zabalduko da. Horrez gain, tarjetoi promozional bat diseinatu da, bisitariek Euskadiko turismo-webguneko golfari buruzko informaziora zuzenean sartzeko aukera izan dezaten, esperientzia arinago eta digitalagoa euren eskura jarriz.

  

Ekintza osagarri gisa, informazio-gunera hurbiltzen diren pertsonen artean zozketa bat egingo da, eta irabazleak bi lagunentzako asteburu bateko egonaldiaz gozatu ahal izango du, Euskadin golf-esperientzia biziz.

Merkatu daniarra aukera baliotsua da Euskadirentzat helmuga turistiko gisa nabarmentzeko, bereziki golfa bezalako segmentu espezializatuetan. Bidaiari hauek gustuko dute gauza berriak ikastea eta finkatuetako ibilbideetatik irtetea; jakin-min handia dute, motibazio kulturala ere bai, eta esperientziaren kalitatea prezioaren gainetik lehenesteko joera agertzen dute. Helmugaren historia, ingurune naturala eta irisgarritasuna bereziki baloratzen dituzte. Gainera, goi-mailako ostatuak nahiago izaten dituzte, erreserbak plataforma digitalen bidez egiteko ohitura dute eta euren bidaiak modu autonomoan antolatzen dituzte, ohiko sasoietatik kanpo.

Ekimen hau Euskadiko Golf Turismoko Sarearen lanaren baitan kokatzen da. Sare hori sektoreko 16 eragilek osatzen dute: 12 golf-zelai, 3 turismo-agentzia hartzaile, Euskadiko Golf Federazioa eta Basquetour bera. Helburu nagusiak dira golf-turismoko azpiegitura garatzea; turismo-eskaintza dibertsifikatzea eta Euskadi balio erantsi handiko merkatu-nitxoetan kokatzea.

 

Abuztua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31