Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKADI GASTRONOMIKA

Euskadi Gastronomika Sarien lehen deialdian izena emateko epea joan den martxoaren 14an amaitu zen, aurkeztutako hautagaitzen arrakasta handiarekin.

Euskadi Gastronomika sareko 73 enpresak eta baliabide gastronomikok aurkeztu dute hautagaitza aurten, eta hau sektorearen profesionaltasun-mailaren seinale da. Sariak maiatzaren 19an banatuko dira Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, sektoreko eragile nagusiak bilduko dituen galan.

1 / 4

Horrelako deialdi bat egiten den lehen aldia izan arren, Euskadi Gastronomika sareko enpresen eta baliabideen parte-hartze maila oso handia izan da. Inplikazio handi horrek sektorearen osasunaren eta Euskadi Gastronomika klubeko enpresen lan onaren erradiografia oso positiboa erakusten du. Euskadi Gastronomika Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak bultzatutako sarea da, eta Euskadiko turismo gastronomikoaren eskaintzaren benetakotasuna eta bikaintasuna artikulatzea eta bermatzea du helburu.

 

Aurkeztutako izen-emateak deialdiko 6 kategorien artean banatu dira. Kategoria horien bidez, sektore gastronomikoak euskal turismoan duen eragin positiboa eta ekarpenaren balioa nabarmendu nahi da.

 

Origen: Turismo gastronomikoan tokiko produktua eta jasangarritasuna lehenetsiz eta sustatuz lurraldeko tradizioarekin, kulturarekin eta benetakotasunarekin bat egiten duten proposamenak aintzatesteko sar

Elkarrekin: Produktu turistiko gastronomiko berezi eta kalitatezkoak sortzeko sektore arteko lankidetza aintzatesteko saria.

Ongi Etorri: Gastronomiaren arloan bezeroari ematen zaion arretaren bikaintasuna eta horrek Euskadi kalitatezko helmuga gisa kokatzeko egiten duen ekarpena aintzatesteko

Wow: Gure esentziaren eta nortasunaren berri ematen duten eta Euskadira etortzeko nahia eragiten duten aurreikuspenak eta emozioak sortzen dituzten komunikazio-ekintza zirraragarri eta originalak aintzatesteko saria.

Innova: Bezeroaren bidaiako fase guztietan —inspirazioa, erabakia, gozamena eta iritzia— berrikuntza aintzatesteko saria.

Kompromiso: Jasangarritasunaren eta erantzukizunaren aldeko ahaleginak aintzatesteko saria; honako hauek hartzen ditu kontuan: kultura- eta paisaia-ondareaz gozatzea, turismo inklusibo eta irisgarria eskaintzea eta kultura gastronomikoa zein konpromiso soziala nabarmentzen dituztenen izaera solidarioa.

 

EPAIMAHAIA

Epaimahaia honako persona hauek osatzen dute:  

Epaimahaiburua: Jakes Agirrezabal, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburua

Epaimahaikideak:

Clara Navas, Turismo eta Ostalaritza zuzendaria.

Daniel Solana, Basquetourreko zuzendari nagusia.

José Ignacio Besga, Euskadiko Etikaren Klusterreko lehendakaria eta Etikaren Munduko Batzordeko kidea.

Emma Pla Rusca, Turismo Kudeaketako Berrikuntza Masterreko zuzendaria.

Rosa María Rodriguez, Jaume I Castelló Unibertsitateko Turismoko Unibertsitate Institutuko zuzendaria.

Rafael González, Vivential Valueko bazkide zuzendaria.

Amaia López de Heredia, Akimu Proyectos Turísticos-eko bazkide zuzendaria.

Manuel Romero, Dinamiza Asesores-eko bazkide zuzendaria.

Javier Yurrita, Diario Vasco Gastronomiako zuzendari komertziala.

 

HAUTAGAITZAK

 

Hautagaitzak Euskadi Gastronomikaren webgunean argitaratuta daude.

https://euskadigastronomika.eus/downloads/EG_SARIAK_candidaturas.pdf

 

Martxoa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31