• EKOTURISMOA
Euskadi Granadan, ekoturismoko kongresuan
" Estatu mailako kongresu honen laugarren edizioa hilaren 13, 14 eta 15ean ospatuko da. " Eusko Jaurlaritzaren Turismo saila-Basquetour-ekin batera, Urdaibaiko biosferaren erreserbako Patronatoa eta Euskal Kostaldeko Geoparkea ere joan dira.
Turismo sailak, Basquetour-en bidez, ekoturismoaren kudeaketa-eredua Euskadin aurkeztu du Granadako “IV Congreso Nacional de Ecoturismo” jardunaldian.
Honez gain, Euskadin, turismo-produktu honi lotutako helmuga nagusien bi aurkezpen ere egin dira: Urdaibairena, Turismo Jasangarriko Gutun Europarraren lehen fasearen bidez, eta Euskal Kostaldeko Geoparkearena.
“Ecoturismo, una oportunidad para la España rural” lelopean, gaur hasi den kongresua, Guadixen ospatuko da, 15era arte.