•
Euskadi Grand Tour by Gastronomika kanpainak 190.000 bistaratze baino gehiago izan ditu Instagramen astebetean
Irailean eta urrian, Daniel Illescas, Sua Rey, Welcome to el Mundo eta Dos Truchas con Pasaporte protagonista dituzten edukiak @VisitEuskadi eta @EuskadiGastronomika kontuetan zabalduko dira.

kanpainak indar handiarekin ekin dio sare sozialetan. Joan den igandean abiarazi zenetik, Instagramen argitaratutako bideoek 190.000 ikustaldi baino gehiago pilatu dituzte. Datu horrek agerian uzten du Euskadik gero eta interes handiagoa pizten duela publiko digital berrien artean, helmuga turistiko gisa.
“Euskadi es…” teaser ofizialak 19.000 ikustaldi baino gehiago pilatu ditu dagoeneko, eta Daniel Illescas —Forbes España-k aitortutako influencerra— protagonista duen bideoak 140.000 ikustaldira iritsi da. Horiez gain, kanpainako beste reel batzuek 30.000 ikustaldi baino gehiago metatu dituzte, eta kopuru horiek gora egiten jarraitzen dute orduak igaro ahala.
Iraila eta urria bitartean, Daniel Illescas, Sua Rey, Welcome to el Mundo eta Dos Truchas con Pasaporte protagonista dituzten edukiak zabalduko dira @VisitEuskadi eta @EuskadiGastronomika Instagram kontuetan. Kanpaina honi esker, Euskadi ikuspegi ezberdin batetik ezagutzeko aukera izango dute sareetako erabiltzaileek: formatu bertikalean grabatutako bideoek txoko bereziak eta benetako esperientziak erakutsiko dituzte, eta inor axolagabe utzi gabe, emozioz betetako bidaia bat erakutsiko dute.
Lau sortzaile, zortzi etapa, esperientzia partekatu bat
Maiatzean eta ekainean, lau eduki-sortzaile ezagunek Grand Tourreko zortzi etapak zeharkatu dituzte; eta erabiltzaileek orain ikusi ahal izango dute ikus-entzunezko material hori guzti hori @VisitEuskadi eta @EuskadiGastronomika kanaletan eta influencer bakoitzaren profiletan.
Kanpainaren helburua da Euskadi begirada ezberdinetatik erakustea, publiko gaztearekin eta bidaiari digitalekin konektatzeko, benetako eta gertuko esperientzien bidez:
-David Illescas. Egindako ibilbidean Urdaibai, Dima, Lekeitio, Orozko eta Plentzia ezagutuko ditu. Gainera, askotariko esperientziak biziko ditu: Bizkaiko kostaldean coastering; Crusoe Treasure itsaspeko upategiaren eskutik ardo-dastaketa; mendiko ibilbideak, naturan sukaldatzea etab… Tokiko chefekin egoteko aukera izango du; esaterako, Sergio Zaraterekin Bilboko Erriberako merkatua bisitatuko du.
-Sua Rey. Bi etapatan, Arabako Errioxa, Gatzaga Harana, Sierra Salvada, Balmaseda, Santurtzi eta Bilbo bisitatuko ditu. Abentura jardueretan ere parte hartuko du, hala nola Sobróneko ferrata-bidea igotzea edo paddle surf egitea Bilboko itsasadarrean. Era berean, esperientzia gastronomikoak biziko ditu: mahastien artean egindako bisitak, gaztandegiak, eta tokiko chefekin —Zuriñe García eta Punkitxen-eko Asier Ponce— egindako tailerrak, besteak beste.
-Welcome to El Mundo. Belenek eta Juliok Grand Tour-eko beste bi ibilbide egingo dituzte, eta hainbat txoko eder deskubrituko dituzte, tartean Gasteiz, Arabako Errioxa, Kanpezu, Donostia, Hondarribia eta Astigarraga.
Haien proposamenetan kultura, natura, surfa eta sukaldaritza uztartuko dira; gainera, geldialdi nabarmenak egingo dituzte, hala nola ARREA! jatetxean, Mimo Bite Experience esperientzian, Mizpiradi sagardotegian edo Malum Rex sagar bar berrian.
-Dos Truchas con Pasaporte. Andonik eta Endikak Zumaian hasi eta Oñatira arteko bidaiari ekingo diote, eta tartean, besteak beste Getaria, Zarautz, Tolosa eta Segurako parajerik harrigarrienak bisitatuko dituzte. Besteak beste, Hika txakolin upategian babarrunak prestatuko dituzte; gaztandegiak bisitatuko dituzte; Michelin izarrekin frontoian pilotan arituko dira, eta Nikolas erretegiko parrila dastatuko dute Xabier Ruizen eskutik.
Gastronomia ardatz
EuskadiGastronomikak antolatutako kanpainak gastronomian jartzen du arreta nagusia, bidaiaren elementu egituratzaile gisa, eta euskal paisaiekin, kulturarekin eta helmugaren nortasunarekin duen lotura erakusten du. Azoketara bisitak, sukaldariekin tailerrak, sagardotegiak, gaztandegiak, upeltegiak eta erreferentziazko jatetxeak izango dira eduki-sortzaileentzako prestatuko bizipenen oinarri.