Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadi Sao Pauloko ILTM azokan, lehen aldiz

1 / 6

Gaur hasi da São Paulon (Brasil) ILTM luxozko azoka. Eta Euskadi, lehen aldiz, joan da azoka honetara, bere “Confidential” eskaintza sustatzeko eta merkaturatzeko asmoarekin.

 

Hitzordua hilaren 12ra arte luzatuko da hiri brasildarran eta arloko Hego eta Erdiameriketako merkatuetara zuzenduta dago. Azoka profesionala da eta merkaturatzea 65 herritako bidaia-eragile eta aholkularekin, 20 minutuero egiten diren bileren bidez bideratzen da.

 

Euskadira etortzen den bisitari brasildarrak gastu-ahalmen handia du eta asko gustatzen zaizkio city breaks, Done Jakue Bidea, kultura eta gastronomia produktuak.

 

Euskadi Confidential-ek helmugaren turismo-eskaintza esklusiboena eta bereziena biltzen du, bisitari-mota honek eskatzen duenari egokitua. Bezero hauek gehien baloratzen dutena, zerbitzuen aldetik, ostatua da, “concierge” deitutakoak, kalitatezkoak; baita gastronomia eta esperientzia bereziak bizitzea ere. 4 edo 5 izarretako hotelak aukeratzen dituzte, nortasun handikoak; baita luxuzko eta xarma handiko hiribilduak, nekazalturismoak edo apartamentuak ere.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30