Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN ETA MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadik bere eskaintza turistikoa aurkeztu du Tokion, agente eta hedabide espezializatuen aurrean

Japoniako merkatuan 15 urte baino gehiagoko presentzia jarraitua izanik, Euskadik helmuga turistiko gisa duen posizionamendua sendotu nahi du; izan ere, merkatu honek hazkunde-ahalmen handia du, euskal nortasun kulturalarekiko eta gastronomikoarekiko afinitate berezia erakusten du, eta bisitariek batez besteko gastu-maila altua dute.

1 / 2

Euskadik nazioarteko sustapenerako estrategia indartuko du Espainiako Turismo Bulegoak (OET) Tokion antolatutako workshop profesionalean parte hartuta.  Topaketa honek 60 bidaia-agentetik gora eta Japoniako merkatuan espezializatutako komunikabideetako ordezkariak bilduko ditu, eta aukera estrategikoa izango da Euskadiren helmuga turistikoaren eskaintza ezagutzera emateko.

Japoniarako bidaian, workshopaz gain, Euskadi Basque Countryk sustapen-stand bat izango du Aichiko JATA azokan, irailaren 25etik 28ra. Euskadik, Japoniako merkatuan 15 urte baino gehiagoko presentzia jarraituaren bidez, helmuga turistiko gisa duen posizionamendua sendotzea du helburu nagusia; merkatu hau, oraindik ertaina izan arren, hazteko ahalmen handia duelako, gure lurraldearen nortasun kultural eta gastronomikoarekiko afinitateagatik, eta bisitarien gastu-maila altuagatik nabarmentzen da.

Japoniako merkatuaren hazkunde iraunkorra

2025eko urtarriletik uztailera bitartean, 18.002 japoniar turista iritsi dira Euskadira, eta horrek %4,3ko igoera suposatzen du aurreko urteko aldi berarekin alderatuta. Gaualdiak 33.577ra iritsi dira, %6,6ko hazkundearekin.

Turista japoniarrek udaberrian eta udazkenean bidaiatzeko joera dute, bereziki irailean eta urrian. Bidaiari-profil honek jakinmin berezia erakusten du Euskadiko kulturaren, gastronomiaren eta paisaien inguruan, eta horrek aukera ematen du haien lehentasunetara egokitutako produktu eta esperientziak diseinatzeko.

Urria 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31