Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN TURISTIKOA

Euskadik bere eskaintza turistikoa sustatu du Belfasten

Basquetour bertako 44 bidaia-eragile eta bidaia-aholkulari independienterekin, aisiako turismoan, kurtzeroetan eta premium sektorerako neurriko bidaiatan jarduten direnak, bildu zen atzo.

1 / 2

Belfasteko metropoli-eremuko 44 bidaia-agentzia eta bidaia-aholkulari independente bildu ziren atzo Basquetourrekin Ipar Irlandako hirian, Euskadiren turismo-eskaintza ezagutzeko, “TTR Travel Industry Trade Show” ekitaldian.

 

Agenteek, batez ere aisialdiko turismoan, itsas bidaietan eta premium sektorerako neurrira egindako bidaietan aritzen direnek, interes handia agertu zuten gehienentzat ezezaguna zen helmuga batekiko. Bidai programa erakargarriak eta premium izaerakoak sortzea ahalbidetzen duten aukeren aniztasuna, distantzia handirik egin gabe, baliabide naturalak hirietatik hurbil egotea, arkitektura modernoaren eta ondare historikoaren arteko konbinazioa eta, batez ere, gastronomiaren aberastasuna eta helmugako ardoen eta sagardoaren barietatea izan ziren Irlandako eragileek gehien nabarmendu zituztenak. Halaber, Donostiak eta Arabako Errioxak agenteen arreta erakarri zuten.

 

Atzo Hilton Belfast hotelean egindako jardunaldian, Euskadiz gain, hainbat helmuga turistikotako (Lloret de mar, Zipre, Barbados) 12 erakusketari, hotel eta parke tematiko (Port aventura world, Rotana, Sentido) eta aire-konpainia eta aireportu (TAP Air Portugal, West jet, Air transat, Bradley) parte hartu zuten.

 

Azken batean, Irlanda Euskadirentzat potentzial handia duen merkatua da, irlandarren eta euskaldunen arteko kidetasunagatik eta bertako turismo-eragileen beharragatik, hurbileko helmuga berriak deskubritzeko, bezeroentzako erakargarritasun natural eta gastronomiko handiko eskaintzarekin.

 

Irlandako merkatua

2023an 38.808 irlandarrek bisitatu zuten Euskadi eta 82.903 gaualdi egin zituzten. % 16,6 eta % 17,8 gehiago, hurrenez hurren, aurreko urtearen aldean. Nazioarteko merkatu igorleen sailkapenean 10. tokian dago, Euskadik jasotzen dituen sarrera guztien % 1eko kuotarekin.

 

Urtarokotasunari dagokionez, merkatu horrek kontzentrazio nabarmenak ditu uda hasi eta bukatzen den hilabeteetan, batez ere maiatzean, uztailean eta irailean.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31