• SICTED
Euskadik bere esperientzia SICTED-en ezarpen trinkoan aurkeztu du
Aurkezpena Valentzian egin zen azaroaren 29 eta 30ean Turismoko Estatu Idazkaritzak eta Comunitat Valencianak antolatutako XV. SICTED Foroan.
SICTED kalitate programaren ezarpen trinkoa 2018an Euskadin lorpen bat izan da eta Valentzian azaroaren 29 eta 30ean ospatutako XV. SICTED Foroan kasu arrakastatsu moduan aurkeztu zuen Turismoko Estatu Idazkaritzak horrela ikusi zuen.
Aurkezpena, “SICTED ezarpen trinkoaren ereduaren arabera” izenburupean, aurten egindako programaren berrikuste metodologikoaren berrikuntzen arloan kokatu zen. Euskadi eredu hau ezartzen lehen elkarte autonomoa da euskal sektorearen lehiakortasuna hobetzeko duen estrategiaren barruan.
Parte hartu duten enpresen eta jomugen esanetan, orain arte erabilten ziren 4 urteren ordez, urte batean ezarpen trinkoa egiteak enpresariak ezaupideak sakontasunez eta konzentratuta eskuratzen laguntzen du, eta behin kalitatea kudeaketan finkatuta duenean lehiakortasun enpresariala hobetzeko beste programa batzurekin has daiteke.
Ekitaldia Idazkaritzak eta Comunitat Valencianak antolatuta, Bel Oliver Estatu idazkariak inauguratu zuen kalitate turistikoaren garrantzia aipatuz, Espainian sektorearen lehiakortasuna eta jasangarritasunerako palanka gisa, UNE edo ISO estandarretan oinarritutako kalitate sistemen bidez ezeze jomugaren kalitatea hobetzekoen bidez ere, azken hauen artean munduko liderra den SICTED programa nabarmentzen delarik.
Foroan zehar, gainera, turismo-kalitatearen sistemei buruzko azalpen bat egin zen, bere ibilbidea eta aukerak, eta SICTED-en egoerari buruz ere. Beste EE.AAetako ordezkariak eta adituak turismoa eta irisgarritasunaren arteko harremanak eta elkarrizketak mantentzeko gai diren errobotak (chatbots) bezalako joera teknologiko berriek eskaintzen dituzten aukerei buruz mintzatu ziren.
Bi mahai-inguru ere garatu ziren, lehena kalitatearen eragina lehiakortasun eta jasangarritasun turistikoak hobetzeko gaiari buruz eta bigarrena, turismo-kalitate sistemen etorkizunak eman ditzakeen aukerak, teknologia arloko berrikuntzen eragina, formakuntza eta lankidetzari buruz. 140 aditu eta jomugetako ordezkari eta kudeatzaile joan ziren foroa Enrique Martínezek SEGITTUReko presidenteak itxi zuen.
Ekitaldiari buruzko informazio guztia, aurkezpeneak eta bideo-grabaketak barne, www.forosicted2018.org webgunean.