Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FITUR 2023

Euskadik FITUR azokan duen erakustokiak 110 enpresa biltzen ditu, 320 bilera baino gehiagorekin

Javier Hurtado sailburuak inauguratu ondoren, gaur 3 hiriburuetako, Urdaibaiko, Chillida Lekuko eta Tour de France-ko nobedade nagusien aurkezpenak egingo dira, baita Helmuga Turistiko Adimendunaren (DTI) bereizgarriak emateko ekitaldia ere.

1 / 5
Familia-argazkia Euskadiko standaren inaugurazioan
Familia-argazkia Euskadiko standaren inaugurazioan

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Javier Hurtadok inauguratu du gaur goizean Euskadiren standa FITURen, euskal turismoaren sektoreko eta erakundeetako ordezkariak bildu dituen ekitaldian.



Euskadiren standa, aurten ere, helmugako eskaintza turistikoaren erakusleihoa da, nahiz eta aurten bertako gastronomia modu nabarmenean erakusteko antzoki bihurtu den.


Oihalaren atzean zer ezkutatzen den jakiteko jakin-minak erakartzen du bisitaria, eta sarreran ura, bizitza eta produktua esperimentatzen ditu zentzumenez, Euskadiko eskaintza naturala, hiritarra, kostaldekoa eta gastronomikoa ezagutzera ematen duen informazio-agertokira sartzeko.



Erakustokia ofizialki inauguratu ondoren, jarduera profesionala hasi da 110 enpresak parte hartuko duten lan-eremuan. Profesionalei zuzendutako azoka-egunetan, dagoeneko hitzartuta dauden 320 bilera baino gehiago egingo dituzte. Beraz, dinamismo handiko egunak izango dira.



Jarduera profesional horrez gain, hainbat helmugetako aurtengo berrikuntza turistikoen aurkezpenak egingo dira gaur. Goizean, Bilbao-Bizkaiak bere produktu turistiko berriak aurkeztu ditu, aurten bereziki landuko dituenak: kostaldea (itsas-kostaldea eta ezohikoa), film comision (pantailako lurraldea: hiria, mendiak eta kostaldea) eta ekitaldiak (aurten Tour de France da aipagarriena). Bestalde, Donostiak bere premium eskaintzaren berri eman du, esperientzia bereziak eta kalitate handikoak bilatzen dituen publikoari zuzendua.


Arratsaldean, Gasteizek, "Green card" programari buruz hitz egingo du, ostatuetan, jatetxeetan eta baliabide turistikoetan beherapenak eskainiko dituen txartelari buruz, hain zuzen ere. Eta Urdaibaiko eskualdeak bere bisore turistikoa aurkeztuko du, Urdaibiairako bisita deskubritzeko eta planifikatzeko mapa interaktiboa.

 

Gainera, Euskadiko standean Euskadi hainbat helmugatan ezarritako Segittur-en Turismo Helmuga Adimendunaren (DTI) metodologiaren bereizgarriak emateko ekitaldia egingo da: Uribe, Arabako Errioxa eta Goierri helmugei emango zaiena, hain zuzen ere.


Eduardo Chillidaren mendeurreneko ekitaldiez ere hitz egingo da, udan hasiko dena eta ekitaldi eta ekintza ezberdinekin artistaren legatua ospatuko duena. Eta, azkenik, aurten ospatuko den Tour de France-ko Gran Départ Pays Basque-ko mugarri turistikoak aurkeztuko dira.


Bihar, osteguna, aurkezpenez eta ekitaldiz beteriko egun batean, SICTED sarien txanda izango da, baita Barakaldo, Bizkaia, Araba, Irun-Hondarribia, Enkarterri, Arabako Errioxa, Getxo, Bilbo, Lekeitio, Plazaola, Bilboko ABAO, Brittany Ferries-en konexioak eta txakolinaren txanda ere.


Aurten Euskadik bere gain hartuko duen “España Verde” turismo-markaren lau AA.EEen koordinazioa ere eskualdatuko da, eta eguerdian, Espainiako Turismo Bulegoetako zuzendariekin egin ohi den topaketa ospatuko da. 

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30