• FAM TRIP
Euskadik MICE turismoan duen posizionamendua indartu du Indiako merkatura zuzendutako fam trip baten bidez
Maiatzaren 27tik ekainaren 2ra bitartean, Munind Dhirenbhai Shah izan da Euskadin, Indiako The Travel Planners agentziako zuzendaria. Agentzia honek ahalmen ekonomiko handiko bezeroekin lan egiten du, eta Euskadi Basque Country Confidential produktua eskaintzen du bere katalogoan.

Bidai hau Basquetourrek antolatu du, Euskadik MICE (Meetings, Incentives, Conferences & Exhibitions) arloan dituen baliabideak eta aukerak erakusteko helburuarekin. MICE turismoa da Basquetourren nazioarteko estrategiako ardatz nagusietako bat.
Fam trip hau aukera izan da merkatu berrietan —India bezalakoetan— Euskadi helmuga moduan ezagutzera emateko. Herrialde honek gero eta interes handiagoa du kalitatezko zerbitzuak, kultura, benetakotasuna eta natura uztartzen dituzten helmugen alde.
Euskadiko lurralde osoan zehar egindako bidaia
Aste osoan zehar, Munind Shah-ek Euskadiren eskaintza MICE helmuga gisa ezagutu du lehen eskutik, prestatutako egitarau baten bidez:
Bilbo: Tayko, Vincci Consulado eta The Artist hotelak bisitatu zituen; itsasadarrean belaontzian ibili zen, Bizkaiko Zubia zeharkatuz; San Mamés estadioa eta Guggenheim Museoa ezagutu zituen, eta Ensanche auzoan paseatu zen.
Errioxa Arabarra eta Añana: Añanako Gatz Haranean ibilitakoa, Marqués de Riscal eta Eguren Ugarte bezalako upategi eta hotelak bisitatu zituen, eta Laguardiako alde zaharrean paseatu zen.
Vitoria-Gasteiz: Alde zaharreko kaleetan zehar ibili zen, Villa Suso jauregia eta Santa Maria katedrala ezagutu zituen, eta hainbat hotel interesgarri ikusi zituen.
Euskal Kostaldea eta Donostia: Zumaia eta Getaria bisitatu zituen, Balentziaga Museoa barne; Donostian pintxoak eta gastronomia esperientzia bizi izan zituen, eta María Cristina, Londres eta Arbaso hotelak bisitatu zituen. La Perla jatetxean bazkaldu zuen, Kontxako hondartzaren ondoan.
Bidai honek Euskadiren irudia indartu du MICE turismoarentzat helmuga paregabe gisa, baita merkatu berrietan ere.