Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MICE

Euskadik, programatutako hitzordu profesionalen errekorra lortu duen IBTM World-en parte hartzen dihardu

35 euskal enpresa eta erakunde Bartzelonan gaur hasi den bileren eta ekitaldien sektoreko munduko azoka nagusira joan dira.

1 / 8

Euskadi Bartzelonako IBTM azoka profesionalean egongo da gaur hasi eta abenduaren 1era arte. Bere standean, lan-eremuak garrantzi berezia izango du, EAEko 35 enpresa eta erakunde, guztira, bileren eta ekitaldien sektoreko munduko ekitaldi nagusira joatea erabaki baitute.

 

Bilera profesionaletarako guneaz gain, standak 4 erakusmahai ditu, bat hiri bakoitzeko, Arabako Errioxa Gasteizenean sartuta, eta beste bat helmugako eskaintza orokorrerako.

 

Aurten, zifra errekorrekin hasi da azoka; izan ere, antolakuntzaren arabera, erregistratutako bisitarien eta programatutako hitzorduen kopuruak 2019koak baino handiagoak izan dira, hau da, bertaratutako pertsona bakoitzeko garai guztietako hitzordu gehien izan dira. Kopuru hori handitzea espero da, agendak irekita baitaude, erakusketariek hitzorduak ixten jarrai dezaten. Azoka hasi aurretik, programatutako 60.000 bilera eta 100 herrialde baino gehiagotako 2.200 erakusle baieztatu ziren.

 

Era berean, aurreikusita dago guztira 2.200 korporazio-erosle entzutetsu bertaratzea, elkarte eta agentzietakoak.

 

Euskadiko enpresek eta erakundeek ere agenda estua dute IBTMk irauten duen hiru egunetan, eta, zehazki, Basquetourrek bilerak egingo ditu AEBetako, Hego Amerikako, UKko, Frantziako eta Alemaniako eragileekin, besteak beste.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31