Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   MERKATURATZE TURISTIKOA

Euskadik turismoa merkaturatzeko jardunaldietan parte hartu du Brasilen eta Argentinan

Hego Amerikako hiriburuetako OETek antolatzen dituzte, eta goi-mailako turismoan espezializatutako bidaia-agenteei zuzenduta daude.

1 / 3

Atzo, Euskadik turismoa merkaturatzeko jardunaldi batean parte hartu zuen Sao Paulon (Brasil), goi-mailako turismoan espezializatutako bidaia-agenteei zuzenduta. Jardunaldian, Brasilgo turoperadoreek interes handia erakutsi zuten gero eta zorrotzagoa den eta zerbitzu guztiz pertsonalizatuak bilatzen dituen eta bere burua bakar eta berezi sentiarazten duten jarduerak eginez helmugaz gozatu nahi duen publikoari zuzendutako «Euskadi Confidential» eskaintzan. Ildo horretatik, gidak mota horretako bezeroentzat soilik diren zerbitzu-agentziak biltzen ditu, bai eta nahierara egindako esperientzia batzuk ere bidaiari mota bakoitzarentzat: kulturalak eta museokoak, gastronomikoak, kirolekoak, ongizatekoak edo naturakoak.

Ildo horretan, Euskadiko turismo-eskaintzarik esklusibo eta bereziena biltzen du, aterki beraren pean: lurralde osoko 80 enpresa baino gehiago, besteak beste, ostatuak, jatetxeak, dendak, garraioak, esperientzia turistikoak, baliabide kulturalak eta museistikoak.

Eta etzi, Euskadik Hego Amerikan egingo dituen jardueren barruan, beste merkaturatze-jardunaldi bat egingo da. Oraingoan, Buenos Airesen (Argentina) egingo da, 10 minutu inguruko hitzorduekin, Argentinako bidaia-agente ezberdinekin, Euskadiko eskaintzarik bereziena ezagutzeko irrikaz.

Bi jardunaldiak Turespañako OETak antolatu ditu Sao Paulon eta Buenos Airesen.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31