• TURISMO-PRODUKTUAK
Euskadiko erosketa-turismo arduratsua, interesgarria "Instyle Magazine"-rentzako
" Asteburu honetan moda-aldizkariko kazetari bat eta argazkilari bat Bilbo eta Gasteizeko merkatal- eta gastronomia-establezimendu ezberdinean izan dira
Paula Méndez eta Maria Jesús Salido, “Instyle Magazin” moda aldizkariko erredaktore eta argazkilaria, hurrenez hurren, Gasteizera iritsi ziren ostiralean “erosketa arduratsuen turismoa” deitutako merkatal-dendarik esanguratsuenak ezagutzeko eta euren arduradun eta diseinatzaile ezberdinekin elkarrizketatzeko asmoarekin.
Larunbatean, gauza bera egin zuten Bilbon eta bietan, euskal gastronomiaren bertsio ezberdinetaz gozatu zuten:: pintxoak, sukaldaritza tradizionala, abangoardiakoa,…
Guztia, bidaiari esperientzia bakarra eta ezberdina eskaintzeko helburuarekin eta beti ere, helmuga turistiko horretan soilik egiten diren produktuak ezagutzeko eta erosteko: bertako industria kreatiboak, kulturalak, artisauak, gastronomikoak, negozio txikizkariak…Bertako industriak erosketa-turismoaren barruan sartu eta lurralde baten kultur-baloreak nazioartean sustatzen dituen ikuspegi berri bat.
Vitoria-Gasteizen ikusitako establezimenduetariko batzuk honakoak izan dira: Abastos merkatua, Eguren Ugarte enoteka, Goya gozotegia, Victofer artisau-kontserbak, Eguzkilore bitxi-denda, Viñaspre beirateak eta dekorazioa,…Baita gastronomikoak ere, esaterako, Colmado del Toloño, PerretxiCo eta Sagartoki.
Bilbaon, aldiz, Zergatik eta Skunfunk moda, Astarloa liburudenda, López Oleaga elikagaiak, Galería 8360, DendAZ, Mercedes de Miguel eta Yandiola, Azkuna Zentroan, besteak beste.
Formato digitala eta inprimatua duen aldizkaria Estatu guztian banatzen da eta Euskadiri buruzko artikuluak ditu aurreikusita.