• FAMILIA-TURISMOA
Euskadiko Familia-turismoko Mahaia bildu da
" Foro honen hirugarren edizioa atzo, hilak 17, ospatu zen, era birtualean.
Atzo ospatu zen Euskadiko Familia-turismo Mahaia, modu birtualean. Urtean bi aldiz ospatzen den mahaia ez zen biltzen 2020ko otsailatik COVID-19 pandemiaren ondorioz eta atzoko topaketak balio izan du mahaiak lantzen dituen egitasmoak suspertzeko: enpresak baldintzetara egokitzea, eskaeraren datuak aztertzea eta marketin- eta komunikazio-plana diseinatzea, besteak beste.
Mahaia erakunde publikoetako ordezkariek eta target hau lantzen duten sektore pribatuko enpresek osatzen dute. Gaur egun, sarean lan egiten duten klubari atxikituta 154 enpresa daude: alojamenduak, jatetxeak eta turismo- zerbitzu eta baliabidetako enpresak. Horrez gain, hogei bat auditoria prozesuan daude.
Familia-Turismoko kluba 2017an sortu zen Euskadi publiko mota honetara egokitzeko eta Euskadiko turismo-enpresek sendiei eskaitzen dizkieten zerbitzuak etengabeko hobekuntzan lan egiteko asmoarekin.