Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   INDUSTRIA-TURISMOA

Euskadiko industria-turismoaren ibilbidea aurkeztu da Berlinen

" Basquetour-eko zuzendari Harkaitz Millanek, ERIH Industria-ondarearen Sare Europarraren Urteroko Konferentzian parte hartzen dihardu

Basquetour-eko zuzendari Harkaitz Millanek parte hartzen dihardu egunotan Berlinen ospatzen ari den EIRH-Industria-ondarearen Sare Europarraren Urteroko Konferentzian.

Atzo EIRH-ren Bilera Orokorrarekin hasi eta bihar, ostirala, bukatuko den Konferentzian Europako industria-turismoaren ordezkari ezberdinek hitzegingo dute, besteak beste, turismo-produktu honen paperaz Berlingo marketin turistikoan; industria-ibilbide kulturala, bizikletaz, Ruhr eskualdean barrena; edota industria-ondarea gune ederretarako eskaintza gisa. Gainera, sareko presidente Meinrad Maria Grewenigwek atzotik ERIH barruan dagoen 33 baliabideko Euskadiko ibilbidea aurkeztu zuen.

Arratsaldean, mahai-inguru ezberdinetan, turismo-produktu eta eskaintza berriei eta helmugaren kudeatzaile eta bidaia-agentziekin lankidetzari buruz eztabaidatuko da.

Ondoren, coworking ekitaldi bat ospatuko da “Ampligier” eraikinean, AEG-ren hiri-lantegian, 1895 eta 1912 bitartean eraikia eta arkitekto alemaniar ezberdinek diseinatua.

Bihar, ostirala, bukatzeko, parte-hartzaileek Alemaniako industria-ondarearen baliabideak bisitatuko dituzte.

 

 

 

Urtarrila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31