Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   JARDUNALDIA: TURISMO-GARAPENA

Euskadiko mendi-ibiliak motor turistiko gisa indartuz

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak arrakastaz amaitu zuen bere tailer-jardunaldia Zegaman (Gipuzkoa), turismo-segmentu gisa Euskadiko mendi-ibiliak hobetzeko arloak aztertzeko.

Ekitaldia joan den apirilaren 25ean egin zen Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Anduetza parketxean, eta bertan bildu ziren kudeaketa turistikoko erakundeak, naturguneen kudeatzaileak eta AKTIBA, NEKATUR, APITE eta ATRAE bezalako erakundeei lotutako zerbitzu turistikoen enpresak.

1 / 4

Jardunaldian zehar, lurraldean mendi-ibiliak garatzeko garrantzitsuak diren gaiak jorratu ziren, Euskadiko ibilbide handiei buruzkoak (Done Jakue bidea, Inaziotar bidea, itsasertzeko bidea, GR 38 eta GR 283), bai eta Euskadiko bederatzi parke naturalei lotutako mendi-ibilien nodoei, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbari eta Euskal Kostaldeko Geoparkeari buruzkoak ere.


 
Saioaren lehen zatiari esker, helmuga nabarmenen eta mendi-ibilien praktikarekin lotutako produktuen jardunbide egoki batzuk ezagutu  zituzten. Bigarren zatia praktikoagoa izan zen, lurraldearen diagnostikoa turismo-eremu horretan. Lortutako emaitzetan sakondu aurretik, ondorio hauek atera daitezke: gobernantzari dagokionez, behetik gora sortzen diren eta merkatuaren benetako eskaerei erantzuten dieten ekimenik eza identifikatu zen. Gainera, ibilbide handietan oinarrizko zerbitzurik ez zegoela onartu zen, eta horrek ibilaldiaren kalitatea eta segurtasuna mugatzen zituen. Produktuari dagokionez, mendi-ibiliei lotutako produktu eta zerbitzuen ahultasuna nabarmendu zen, nahiz eta lurraldeak potentziala izan.

 

 
Ekintza horiek urrats handia dira Euskadin mendi-ibiliak motor turistiko gisa indartzeko, eta lurraldeak esperientzia gogoangarriak eskaintzen jarraituko duela ziurtatzen dute, beren natura bakarra eta kultura aberatsa esploratu nahi duten bisitariei. Datozen urteetarako Euskadiko bide estrategikoei lotutako ibilbide-orria zehazteko lehen urratsa da hau.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31