• FITUR
Euskadiko stand, Fitur 2020ko hoberena
" Fitur azokako epai-mahaiak Euskadiri stand hoberenari saria eman dio Erakundeak eta Autonomia Elkarteak sailan
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Sonia Pérez Ezquerrak bere poza agertu du Euskadiko standari Erakundeak eta Autonomia Elkarteak sailan, Fitur 2020ko hoberenari emandako aintzatespenagatik. “Epai-mahaiak ikusi ditu Euskadik jasangarritasunaren aldeko apustua, eskaintza anitza, aberatsa, kalitatezkoa eta berritzailera egokitzeko lana, eta gune profesionalari emandako bultzada”.
Turismoko nazioarteko azoka garrantzitsuenetakoaren edizio honetan, Euskadik aurkeztutako standak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren ardatz estrategikoekin zerikusia duten nobedade ezberdinak aurkezten ditu.
Lehenik eta behin, jasangarritasuna standaren ikuskera aldetik, “Euskadi helmugaren aurkezpen-txartela dena” sailburuaren esanetan. Material birziklatuak eta ekologikoekin diseinatutako standa, kartoia protagonista dela, gune jasangarri eta arduratsua sortzeko asmoarekin, Basquexperience markaren irudi berria eta ispiritua barneratuz, bere irudi kurboen eta, eskulturak gisa, baliabideen erreprodukzio tridimentsioalen, markoan.
Gainera, enpresen lan-guneak lehentasuna izan du eta handitu egin da standaren plazan, profesionalei bileretarako eta harremanetarako toki hobea emateko helburuarekin, epai-mahaiak baloratu duenez.
Sailburuak azaldu duenez, standak Euskadiren irudia erakusten du inguru eroso, jasangarri, kreatibitate dibertsifikatua benetakotasun eta tradizioekin uztartutako irudi berritzaile berriarekin. 3 egunetan, horrela eskatu duten Euskadiko lurralde, hiri eta herri guztietako aurkezpenak etengabe ospatu dira bertan eta sektoreko hainbat profesional eta enpresen bisitak izan dira. Kaleko publikoari begira izango den asteburuan, milaka bisitari itxaroten dira.