• EUSKADIKO BEHATOKI TURISTIKOA
Euskadiko turismo sektorearen ekarpen ekonomikoa 2022an %5,5koa izan zen
2023ko azaroko datu estatistikoak direla eta, hil horretan igoera garrantzitsuak ikusten dira sarreratan, + %5,3 (299.295) eta gaualdietan, +%5,8 (604.246)
Merkatu igorleen sailkapenari dagokionez, esan dezakegu azaroan Estatu mailako merkatuen pisu handiagoa dela, %53 nazioarteko merkatuaren %47aren aldean
Euskadiko Behatoki Turistikoak 2023ko azaroko Euskadiko eskaintza eta eskari turistikoari buruzko koiuntura-adierazle nagusien azterketa laburra egin du, eta araututako ostatu turistikoen guztizkoari buruzkoa. Gainera, hilabete honetan euskal turismoaren 2022ko kontu sateliteare datu batzuk ere sartu ditugu.
Â
Euskadiko turismo sektorearen ekarpen ekonomikoari dagokionez, zera azpimarratu genezake:
- Euskadiko turismo-jarduera BPGren % 5,5 izan zen, 2021ean baino puntu eta erdi gehiago, eta COVID-19aren pandemiaren aurreko urteetako kopuruetara hurbiltzen ari da.
- Susperraldi ekonomiko honetan turismo hartzaileak sortutako gastua nabarmentzen da, 2021ekoaren aldean % 89 hazi baita.
- Hiru lurraldeetan hazi da jarduera turistikoak BPGri egiten dion ekarpena. Bizkaia nabarmentzen da Euskadi guztiko gastu turistikoan duen pisu handiagoagatik, %43,7koa.
Â
2023ko azaroko datu estatistikoak direla eta, hil horretan igoera garrantzitsuak ikusten dira sarreratan, + %5,3 (299.295) eta gaualdietan, +%5,8 (604.246) baina behera egiten du plazakako okupazio-mailak, % -4,1 (%27,03).
Â
Hotelak dira turisten kopuruan gora egiten duten bakarrak (+%7,3) eta plazakako okupazio-mailan (+%5,6). Gau-kopuruan ere hotelek hazkundeak izan dituzte (+%8,8), kanpinekin(+%2,8) eta apartamento turistikoekin (+%4,9) batera.
Â
Euskadiko hiri- eta barneko helmugek sarrera gehiago eta gaualdi gehiago jaso dituzte, eta okupazio-mailan gora egin dute. Aldiz, Euskal Kostaldeak eta Arabako Errioxak behera egin dute turismo-eskariaren adierazle guztietan.
Urtarrila eta azaroa arteko metatuetan, balantze positiboa ikusten da, Euskadiko guztirako adierazleetan igoera nabarmenekin: +%8,6 sarreretan, +%9,0 gaualdietan, eta +%1,6 plazakako okupazioan.
Â
Merkatu igorleen sailkapenari dagokionez, esan dezakegu Estatu mailako merkatuen pisu handiagoa dela, %53 nazioarteko merkatuaren %47aren aldean.
Â
10 merkatu igorle nagusien artean, nazioarteko merkatu bakarra dago, Frantzia, laugarren postuan. Bisitari-kopuruan behera egin duten merkatu igorleak Madril, Frantzia eta Gaztela eta Leon dira. Gau-kopuruan jaitsi direnak barneko merkatua (Euskadi), Frantzia, Andaluzia, Gaztela eta Leon, eta Galizia dira.
Â
Sailkapenaren liderrak, ordena honetan:Â Madrilgo Erkidegoa (%14,1), barneko merkatua (Euskadi) (%13,3), Katalunia (%9,5), Frantzia (%8,0), eta Andaluzia (%4,0).
Â
Urtarrila eta azaroa arteko metatuan, Estatu mailako merkatuek %54ko pisua dute, nazioarteko merkatuak gora nabarmen egin arren (+%16).
Â
10 merkatu igorle nagusiek hazkunde metatuak izan dituzte bai sarreratan bai gaualdietan ere, Madriletik etorritakoen kasuan izan ezik, %1,3 behera egin baitute. Hazkunde nabarmenak izan dira Amerika, Alemania, Ingalaterra eta Valentziako merkatuetan.
Â
Sailkapenaren liderrak, ordena honetan:Â Madrilgo Erkidegoa (%12,2), barneko merkatua (Euskadi) (%10,4), Frantzia (%9,9), Katalunia (%7,9), eta Estatu Batuak (%4,1).
Â
Informazio gehiago:Euskadiko behatoki turistikoaren buletinak - Turismoaren Euskal Behatokia - Euskadi.eus