Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   KODE ETIKOA

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoari buruzko sentsibilizazio jardunaldia Bilbon

Jada 39 erakundek hartzen dute parte lehiakortasuna hobetzeko programa honetan eta, jardunaldi honetatik aurrera, kopurua handituko dela aurreikusten da.

Sentsibilizazio jardunaldi hau Bilboko erakunde publiko zein pribatuentzat egin zen, hiriko turismoa kudeatzen duen erakundearen laguntzarekin.

Jardunaldi honen helburu nagusia Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren proiektua azaltzea izan zen: programan parte hartzea eta erakundeentzat zein helmugarentzat dituen onurak azaltzea. Gainera, jardunaldian zehar, proiektuan murgildu baino lehen, bertaratuek azaldu dituzten zalantzak argitu ziren.

Gaur egun, 39 erakundek hartzen dute parte proiektuan, eta 10-11 erakunde berrik hartu dute Kode Etikoarekiko konpromisoa sentsibilizazio jardunaldiaren ostean.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren helburua funtsezko printzipio batzuk ezartzea da, Euskadiko turismo-eragile guztiek beren eguneroko jardunean erantzukizuna eta iraunkortasuna integra ditzaten, errespetua eta elkar ulertzea oinarrizko printzipio gisa hartuta.

Proiektuaren bosgarren edizio honetan, Euskadin 120 erakunde berrik turismo arduratsuarekiko konpromisoa hartuko dutela aurreikusten da, Eusko Jaurlaritzako Basquetour eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eskutik, aurreko edizioetan beste 700 entitatek egin zuten bezala.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31